MENDIA

1.234 ikusle Iruñeko Mendi Tourrean

by | 2022/02/26

Argazkiak: mendifilm

Zazpigarren edizio bikaina bete du Mendi Tourrak Iruñeko Golem Baiona zinemetan otsailaren 21etik 24ra. Beste behin jendetza bildu da mendiko zinema onenaz gozatuz lagunarte politean lau egun borobil partekatuz. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saiotan. 

Aurrekaria eduki du Mendi Tourrak, egia esan: ‘Mendiak-1976’ pelikulak sekulako arrakasta izan du Golemetako karteldegian. Behin BBK mendi Film Bilbao Bizkaian abendu hasieran estreinatuz geroztik, abenduaren 20an hasi ziren Golemetan eskaintzen, eta zazpi astez egon da karteldegian, orotara 4.100 ikusle biltzeraino! Aurten ez dago, eta nekez egongo da, pelikularik hainbesteko ikusle kopurua bildu duenik.

Mendi Tourrean ikusi ahal izango da hemendik aurrera ‘Mendiak-1976’, eta baita Donostiako Trueba zineman ere martxoaren 4tik aurrera.

Honekin eta BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2021eko beste hainbat pelikulekin, boladan dabil Mendi Tourra, eta martxorako 25 saio daude iragarrita, 12 herritan:

MENDI TOUR 2022

MARTXOA

1-2-4 SANTUTXU-Bilbo (5. edizioa)

7-8-9 TOLOSA (12. edizioa)

10 AGURAIN (5. edizioa)

11-13 ESKORIATZA (7. edizioa)

14-16-17-18 GASTEIZ (10. edizioa)

15-22 EIBAR (8.edizioa)

17-24 ZALDIBAR (6.edizioa)

18-19 VIELHA E MIJARAN (4. edizioa)

21-22 VALLADOLID (3.edizioa)

26 OTXANDIO (2. edizioa)

29-30 BURGOS (4.edizioa)

31 (eta apirilak 1) IGORRE (9.edizioa)

APIRILA

1 IGORRE (9.edizioa)

4-5-6 CAMARGO (4. edizioa)

8-9 HONDARRIBIA (7.edizioa)

MAIATZA

10 ARRASATE (10.edizioa)

‘Mendiak-1976’ pelikulak 7 aste egin ditu Golem karteldegian

Mendiak-1976 pelikula 7 astez egon da Golem Yamaguchi zinemetako karteldegian, 2021eko abendu hondarrean hasi eta 2022ko otsaila sarrera bitarte. Aurrekaririk gabeko arrakasta da Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriarte nafarren pelikulak lortu duena.

Iazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko Hasiera Ekitaldian estreinatu zen Mendiak-1976, abenduaren 4an. Historia zirraragarria kontatzen du, 1976an Shakhaur mendiaren (7.116m, Hindu Kush) inguruan espedizio nafar bat eta poloniar bat betirako anaitu zituena.

Mendi Tourra da pelikula han eta hemen ikusi eta gozatze jarraitzeko aukera, 2022ko zirkuituan eskaintzen ari baita.

Share This