EUSKAL PILOTA
Emakumezkoen Gomazko Paletako EH Irekiko eta Eliteko finalak
Pasa den larunbatean jokatu zituzten Euskal Herriko Emakumezkoen Paleta Txapelketako finalak Mallabian (Bizkaia)
Maila handiko paleta gomazko partiduak ikusi ahal izan ziren Mallabian, Euskal Herriko Irekiko eta Eliteko finalak jokatu baitziren bertan, orotara lau mailetako partidak izan zirelarik.
Lehenengo mailan, 30-24ko markagailuarekin jantzi zuten txapela Anne Maiza zizurkildarrak eta Garazi Eizmendi aiarrak Euskal Herriko pala gomazko txapelketan. Aurkariak Ainhoa Garmendia eta Maddi Mendizabal izan zituzten Mallabian jokatutako finalean.
Hasieratik bukaerara oso partida berdindua izan zen, bi bikoteek ondo ezagutzen baitute elkar (aurten Anoetako Suberri taldean jokatzen dute laurek) baina azken zatian lau tantoko aldea ateratzea lortu zuten Eizmendik eta Maizek, eta horri eutsi zioten. Txapelketako ligaxkan bikote beraren aurka 30-28 emaitzarekin galdu zuten baina honakoan lehen mailako txapelak ez zien ihes egin. Lehen mailako txapelketa eskuratuta, irabazleek izan dezakete datorren urtean elite mailan jokatzeko aukera. Hala ere, lehen mailako txapelketa irabazteagatik ez da elite mailan jokatzeko txartel zuzena eskuratzen., izan ere, elkarteek erabakitzen dute pilotari bakoitzak zer mailatan jokatu behar duen.
Bestakde, Aiako Nahia Eizmendik eta Uxue Albenizek osatutako bikoteak 2.mailako finala jokatu zuen Hernani 2 taldearen aurka (Zulaika-Urdangarin), finalerdietan Elorriori 30-11 irabazi ostean. Ez zuten garaipena lortu, hernaniarrek 30-21 emaitzarekin irabazi baitzieten. Dena dela, lan txukuna egin zuten aiarrek, eta 20. puntura arte partidari eustea lortu bazuten ere, azken zatian ihes egin zieten aurkariek.
Emakumezkoen Gomazko Paletako 2020ko Euskal Herriko Irekiko eta Eliteko txapelketako finalen emaitzak honakoak izan ziren:
Elite maila:
Amaia Irazustabarrena-Maider Mendizabal 26 vs Uxue Murillo-Laura Saez 30.
1.- Maila:
SU-BERRI 3 (Ainhoa Garmendia-Maddi Mendizabal) 24 vs SU-BERRI 2 (Anne Maiza-Garazi Eizmendi) 30.
2.- Maila
AIAKO (Nahia Eizmendi-Uxue Albeniz) 21 vs HERNANI 2 (Zulaika-Urdangarin) 30.
3.- Maila:
LARRAUN (Berakoetxea-Galartza) 30 vs INTXURRE 2 (Agirre-Olano) 16.
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa
Euskal pilotaren ondare historikoa Andaluzian
Esaterako, euskal pilota Almeriako araututako kirolik zaharrena da, bere garaian kirol nagusia izan zelarik
Aimarrek eta Arbek jokatuko dute Jai Alai World Tourreko finala
Aimar Aldazabalek eta Jokin Arbek jokatuko dute finala urtarrilaren 2an, finalerdietan Alberdi eta Beaskoetxea garaitu eta gero