TXIRRINDULARITZA
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian
Itzulia maiatzaren 14tik 16ra jokatuko da eta egun batetik hirura pasatuko da
2021eko Emakumeen World Tourraren behin betiko egutegia jakitera eman berri du Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak (UCI), zeinak 25 lasterketa izango dituen hamar herrialde ezberdinen artean banatuak. Jokatuko den lehendabizikoa Cadel Evans Great Ocean Australiako lasterketa izango da, otsailaren 1ean. Azkena, berriz, Guangxiko Tourra izango da, eta Txinan korrituko da urriaren 20an.
Tartean, estreinakoz Euskal Herriko Itzulia egongo da, Donostiako Klasikoaren ordez lehiatuko dena, maiatzaren 14tik 16ra bitartean.
UCI World Tour mailako proba izanda, oso posible da tropeleko txirrindulari nagusiak Euskal Herriko errepideetan egotea, tartean, Ane Santesteban, Eider Merino, Lourdes Oiarbide eta Bizkaia Durango taldea.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia («Itzulia Women») izango da beraz egutegiko nobedaderik azpimarragarriena, eta ibilbideari dagokionez, antolakuntzak ez du momentuz xehetasunik eman baina litekeena da Emakumeen Euskal Herriko Itzuliak Donostiako Klasikoari omenaldia egin nahi izatea.
2021eko Emakumezkoen UCI WorldTourreko egutegia
Urtarrilak 30: Cadel Evans Great Ocean Road Race (Australia)
Martxoak 6: Strade Bianche (Italia)
Martxoak 14: Ronde van Drenthe (Pays-Bas)
Martxoak 21: Alfredo Binda-Comune di Cittiglio Saria (Italia)
Martxoak 25: Brujas-La Panneko Hiru Eegunak (Belgika)
Martxoak 28: Gante-Wevelgem (Belgika)
Apirilak 4: Flandeseko Itulzia (Belgika)
Apirilak 11: Paris-Roubaix (Frantzia)
Apirilak 18: Amstel Gold Race (Herbehereak)
Apirilak 21: Flèche Wallone (Belgika)
Apirilak 25: Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika)
Maiatzak 6 – 8: Chongming Irlako Tourra (Txina)
Maiatzak 14 – 16: Itzulia (Euskal Herria)
Maiatzak 20 – 23: Burgosko Itzulia (Espainia)
Maiatzak 30: RideLondon Classique (Britainia Handia)
Ekainak 7 – 12: Women’s Tour (Britainia Handia)
Uztailak 2 – 11: Italiako Giroa
Uztailak 18: La Course by Le Tour (Frantzia)
Abuztuak 7: Postnord UCI WWT Vargarda West Sweden TTT (Suedia)
Abuztuak 8: Postnord UCI WWT Vargarda West Sweden RR (Suedia)
Abuztuak 12 – 15: Norvegiako Tourra
Abuztuak 21: Plouayko Sari Nagusia (Frantzia)
Abuztuak 24 – 29: Boelseko Tourra (Herbehereak)
Irailak 3 – 5: Ceratizit Madrid Challenge by La Vuelta (Espainia)
Urriak 19: Guangxiko Tourra (Txina).
TXIRRINDULARITZA
UCIk denboraldi amaierarako behin betiko egutegia argitaratu du
Proba garrantzitsuenen artean, Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an izango da, eta Ordiziako Klasika urriaren 12an
Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa bertan behera geratu dira 2021era arte
Euskal Herrian jokatzen diren UCI WorldTour mailako bi probak ez dira azkenean uda partera atzeratuko
Amateur kategoriako Kopako egutegi berria zehaztu dute
Santikutz Klasika irailaren 27an izango da, Balentziaga Memoriala urriaren 11an eta egun bat geroago Aiztondo Klasikoa