ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA
Emakumezkoen eskubaloi Basque Country Nazioarteko Txapelketa, azaroan
Argazkiak: Euskal Eskubaloi Federazioa
Euskal Eskubaloi Federazioak, azken hilabeteotan prestatzen aritu den ekimenaren berri eman du: emakumezkoen Basque Country Nazioarteko Txapelketa.
Azaroaren 25etik 27ra Euskal Herrian den txapelketa izango da, oraindik erabakitzeke dagoen egoitza batean, eta Euskal selekzioa luxuzko anfitrioi izango da, bost selekzio absoluturen aurrean neurtuko delarik: Jorge Dueñas bilbotarraren aginduetara aritzen den Brasilgo selekzioa Panamerikar Jokoen egungo txapelduna), Argentina (txapeldunorde Panamerikar Jokoetan, Kongo, Finlandia eta Luxenburgo.
Euskal Federaziotik nabarmendu dutenez, nazioarteko txapelketa honen helburuetako bat gure lurraldean eskubaloia sustatzea da. Hori dela eta, erakundeak lanean jarraitzen du oraindik, egoitzak, lehiaketa-koadroa eta jardueren egitaraua guztiz zehazteko asmoz.
Euskal Herrian inpaktu handiko txapelketa bat ospatzearekin batera, Euskadiko Eskubaloi Federazioak beste helburu bat landuko du: Euskadiko selekzioen proiekzioa. Izan ere, ekimen honekin Euskal Selekzioaren ofizialtasuna lortzeko urratsak eman nahi dira. Beraz, euskal taldeak selekzio absolutu baten aurrean egiten duen debuta ez bada ere, lehen aldiz arituko da anfitrioi gisa maila horretako nazioarteko txapelketa batean.
Horrela, eskubaloiak Euskal Padel Federazioaren ibilbideari jarraitu nahi dio, bertako talde absolutuek duela aste batzuk Bizkaiko hainbat herritan jokatu zen Europako Txapelketan parte hartu baitzuten. Baita Euskadiko Herri Kirol Federazioarena, Getxon joan den sokatirako Munduko Txapelketa Basque Country izenarekin antolatu ez ezik, protagonista ere izan baitzen euskal selekzioa zazpi domina lortu ostean, zein Kayak Surfeko Euskal Selekzioarena ere, Europako eta Munduko txapelketetan parte hartzera ohituta dagoena, eta duela gutxi proba kontinental bateko anfitrioi ere izan zena.
Azken finean, datorren azaroaren 24ko Nazioarteko Txapelketa – asteburu horretan bertan behera geratuko dira euskal ligak – emakumezkoen eskubaloiaren festa izatea espero dute antolatzaileek, eta, ez bakarrik euskal lurraldean kirol hori sustatzeko, baita Euskal Selekzioaren ofizialtasuna bultzatzeko ere.
ESKUBALOIA/EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Herria beach tennis munduko txapelketan
Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak parte hartu du Nazioarteko Beach Tennis Federazioak antolatu berri duen Nazioen Arteko Munduko Txapelketan
Euskal Pilotak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatu diote Euskal Pilotaren ordezkariek Euskal Pilota Nazioarteko Federazioari
Euskal Selekzioko Mayi Mujika eta Julen Martinez de Estibariz bosgarren postuan Olympo mendian
Gaurko puntuekin, biak izango dira, urrian, Limone Sul Gardan (Italia) jokatuko den finalean