ERRUGBIA
Emakumezkoen errugbi zazpiko hirugarren torneoa lehiatu da
2020-2021 denboraldia aurrera doan heinean, errugbi VIIko hirugarren topaketa jokatu zuten pasa den larunbatean Gernikako Urbieta zelaian, arratsaldeko 15:30etan hasita. Emakumezkoen errugbi zazpiko hirugarren torneo honetan, guztira hiru taldek hartu zuten parte: Ordizia RE, Gernika RT eta Hernani.
Orain arteko partidetan, talde bizkaitarrak ez du jokatzeko aukera izan baina aste honetan, Ordizia RE eta Hernanirekin batera aritu da hiru taldeen arteko triangularrean.
Azkenean, Hernaniko taldea nagusitu zen, lautik bi partidu irabazita. Talde trikoloreak erakustaldi bikaina eman zuen, lautik bi norgehiagoka irabazi zituelako, bakarra galdu eta azkenekoan berdinketa izan zuelako. Hori horrela, lehenengo postua eskuratu zuen torneoan. Ordiziarrak, berriz, bigarren gelditu ziren eta azkenekoak, partidu bakarra irabazita, etxekoak izan ziren, gernikarrak.
Aurtengo denboraldiko hirugarren txapelketa izan zen eta hernaniarrek sentsazio onak izan zituzten, jokaldi onak egin zituztelako. Orain, joko eta emaitza bolada bikainari jarraipena ematea izango da haien erronka.
Errugbi zazpiko hirugarren topaketako emaitzak:
Gernika RT vs. Ordizia RE 20-12
Hernani CRE vs. Ordizia RE 33-10
Gernika RT vs. Hernani CRE 12-20
Ordizia RE vs. Gernika RT 22-12
Ordizia RE vs. Hernani CRE 22-22
Hernani CRE vs. Gernika RT 7-7
Errugbi zazpiko hirugarren topaketako sailkapena:
- Hernani Klub Errugbi Taldea
2. Ordizia Errugbi Taldea
3. Gernika Errugbi Taldea
Duela bi asteaste jokatutako bigarren topaketan, La Unica A izan zen garaile, hirutik hiru partidu irabazita. Bi norgehiagoka irabazita, bigarren postua etxekoek lortu zuten, ordiziarrek. Hernani hirugarren gelditu zen sailkapenean, bi partidu irabazita. Eta azken postua La Unica Bri egokitu zitzaion, partidu guztiak galdu zituen eta.
II. Euskal Errugbi Liga atzeratu dute
Covid-19aren pandemia egoera dela eta antolakuntzak erabaki du bigarren edizioa 2021eko abuztura atzeratzea
Iñaki Laskurain: «Beste batzuek gauzak egiteko lana bultzatu dugu»
Elkarrizketa Iñaki Laskurain, Euskadiko Errugbi Federazioko Presidente Ohiarekin [berria.eus]
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz