TXIRRINDULARITZA
Emakumeen Segurako saria lehiatu zen pasa den igandean
Pasa den igandean jokatu zuten Euskaldun txapelketarako baliagarria zen Emakumeen Segurako Saria, non Izaro Oliveirak lehenengo proban eta Alice Coutinhok bigarrenean lortu zituzten garaipenak.
Guztira bi lasterketa egin zituzten Emakumeen Segurako sari honetan, kadeteak alde batetik, eta junior, elite eta 23 urtez azpiko mailakoak bestetik. Kadete mailan, 47 txirrindularik eman zuten izena, eta elite eta 23 urtez azpikoetan 81 txirrindularik.
Kadeteak 09:00etan abiatu ziren Segurako errotonda ondotik eta guztira 38 kilometroko ibilbidea egin zuten, azkenean Miribilla taldeko Izaro Oliveira izan zelarik irabazlea. Mendiko saria ere talde berekoa den Naia Arana txirrindulariak eraman zuen, eta taldeko saria Miribillarentzat izan da.
10:30etan junior, elite eta 23 urtez azpikoen txanda izan zen. Kadeteak irten ziren leku beretik atera ondoren, 82,6 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek. Junior mailan Nafarroa-Ermitagaña taldeko Naroa Fernandez txirrindularia izan zen irabazlea eta 23 urtez azpikoetan Sopela Women’s Team taldeko Naia Amondarain.
Elite mailan berriz, helmugara lehenengo helmugaratutako txirrindularia Alice Coutinho izan zen, bide batez mendiko saria eskuratu zuelarik. Taldeka, berriz, Bizkaia Durango taldea irten zen garaile.
Emakumeen Segurako Saria
Euskaldun Txapelketa neskak
82.6 km 34,893 km/ord.
ELITE
1. 607 COUTINHO, Alice F-S23 LA CHARENTE – MARITIME WOMEN CYCLING 2:22:02
2. 282 AMONDARAIN GAZTAÑAGA, Naia GIP F-S23 SOPELA WOMEN’S TEAM 14
3. 608 GOMEZ ARGILES, Iris F-ELI CATEMA.CAT 19
4. 337 CARMONA RAMOS, Mercedes F-ELI BIZKAIA DURANGO 21
- 609 ISASI CRISTOBAL, Ziortza F-ELI ENEICAT-RBH GLOBAL-MARTIN VILL 56
- 257 IGLESIAS BARES, Lydia GIP F-ELI BIZKAIA DURANGO 59
7. 185 FERNANDEZ RODRIGUEZ, Naroa F-JUN NAFARROA ERMITAGAÑA NAVARRA 59
8. 265 CAMPOS, Daniela POR F-S23 BIZKAIA DURANGO 3:37
9. 252 BLANCO CALBET, Iurani F-ELI BIZKAIA DURANGO 3:37
10. 253 GARAU ROCA, Marina F-S23 BIZKAIA DURANGO 6:22
23 URTEZ AZPIKOAK
1. 607 COUTINHO, Alice
2. 282 AMONDARAIN GAZTAÑAGA, Naia
3. 265 CAMPOS, Daniela
4. 253 GARAU ROCA, Marina
JUNIOR
1. 185 FERNANDEZ RODRIGUEZ, Naroa
2. 165 CAMINO ARTEAGA, Olatz
3. 135 DOMINGUEZ GARCIA, Estela
4. 166 HEREDIA MENDIA, Hegoa
5. 140 OLANO GONZALEZ, Naroa
KADETEAK
1. 33 OLIVEIRA ALBERDI, Izaro FCAD SEGUROS BILBAO-MIRIBILLA 1:10:40
2. 32 ARANA QUINTANILLA, Nahia FCAD SEGUROS BILBAO-MIRIBILLA 9
3. 7 SANCHEZ GALARRAGA, Oneka GIP FCAD ZU-K / LIMOUSIN 26
4. 63 ABECIA RUIZ DE SABANDO, Garazi FCAD EUSKADI F.C 28
5. 42 ERDOCIAIN NAVARRO, Raquel FCAD NAFARROA ERMITAGAÑA NAVARRA 1:07
6. 9 SERRANO MARTINEZ, Ayala GIP FCAD ZU-K / LIMOUSIN 1:20
7. 6 BERGARA AGIRRE, Garazi GIP FCAD ZU-K / LIMOUSIN 1:38
8. 44 PLAZA AMAZORRAIN, Itxaso GIP FCAD BOLINTXO OKINDEGIA-LANA 1:46
9. 46 ZURIARRAIN ALTUNA, Izaro GIP FCAD ANDOAIN 1:46
10. 18 MOURO ALVAREZ, Valeria FCAD TXORIERRIKO NESKEN TALDEA 1:53
TXIRRINDULARITZA
Fernando Tercerok irabazi du Aiztondo Klasika
25 talde eta 175 txirrindulari aritu ziren afizionatuen mailako lasterketa entzutetsuan
Tourra (1903-2013): historia, kazetaritza eta naziotasuna
Jabotxa Fernandezekin elkarrizketa idatzi berri duen doktorego-tesiaren inguruan
2022ko Itzuliaren ibilbideak aurkeztu dira
Lasterketa apirilaren 4tik 9ra egingo da, 882,2 km zeharkatuz eta orohar azken edizioetako eskemari jarraituko dio