EUSKAL PILOTA

Emakumeen esku pilotako III. Bizkaia Txapelketa abian da

2021/01/06

Argazkiak: bizkaia.eus

Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen esku-pilotako txapelketaren hirugarren edizioa antolatu du. Hamabi pilotarik bikoteka jokatuko dute hiruko bi taldetan, eta talde bakoitzeko irabazleak aurrez aurre izango dira finalean, eta bigarrenek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte. A taldeko bikoteak honako hauek dira: Amaia Aldai – Oihana Orbegozo, Miren Larrarte – Gentzane Aldai eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi. Bestalde, B taldea osatzen duten bikoteak honako hauek dira: Iera Agirre- Arrate Bergara, Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre eta Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi.

Sei bikotek jokatuko dute Bizkaia Txapelketa urtarrilaren 8an, 15ean eta 22an, 19:00etan; eta urtarrilaren 31n, igandean, 12:00etan, finala jokatuko da, ateak itxita, eta zuzenean emango da ETB1en. Partida guztiak Bizkaia Frontoian jokatuko dira eta guztiak jarraitu ahalko dira zuzenean Bizkaia Frontoia Facebook katearen bidez.

Txapelketaren edizio honen berrikuntzarik nabarmenena materialaren aldaketa izango da, izan ere polita mistoa erabiliko da, jokoaren abiadurari eta partiduen ikusgarritasunari ate zabalduko diona.

Bizkaia Txapelketako partiden egutegia

-Lehenengo jardunaldian, 2021eko urtarrilaren 8an, ostirala, 19:00etan, bi partida jokatuko dira: Amaia Aldai – Oihana Orbegozo eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi; Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre.

-Bigarren jardunaldian, urtarrilaren 15ean, ostirala, 19:00etan, beste bi partida: Miren Larrarte – Gentzane Aldai eta Leire Garai- Maite Ruiz de Larramendi; Iera Agirre- Arrate Bergara eta Ainhoa Ruiz de Infante- Olatz Ruiz de Larramendi.

-Hirugarren jardunaldian, urtarrilaren 22an, ostirala, 19:00etan, bi partida hauek jokatuko dira: Olatz Arrizabalaga- Naroa Agirre eta Iera Agirre- Arrate Bergara; Amaia Aldai – Oihana Orbegozo eta Miren Larrarte – Gentzane Aldai.

Laugarren jardunaldian, urtarrilaren 31n, igandea, 12:00etan, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira, eta ondoren, finala.

Araudia

-Amateur mailako 12 pilotarik (6 bikote) hartuko dute parte, indarrean dituzten lizentziekin.

-3 bikoteko 2 talde ezarriko dira. Itzuli bakarreko liga sistemaren bidez jokatuko da taldeko bikoteen artean.

-Txapelketa pilota mistoekin jokatuko da.

-Astean bi partida jokatuko dira.

-Partida bakoitzeko bikote irabazleak 2 puntu lortuko ditu eta galtzaileak puntu 1.

-Partidak 22 tantora jokatuko dira.

-Talde bakoitzeko lehenengo bikoteak finala jokatzeko sailkatuko dira. Talde bakoitzeko bigarren bikoteek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte.

-Bikoteen artean berdinketa izanez gero, horien arteko partidetan tanto gehien lortu dituena sailkatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak jarraitzen badu, bikoterik gazteena sailkatuko da.

-Ez dago aukerarik partidak atzeratzeko.

-Araudi honetan zehazten ez dena federazioaren araudi orokorraren arabera arautuko da.

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Erremontearen Eguna ospatu da Galarretan

Endika Barrenetxeak lortu zuen Urrezko Erremontea Saria aurrenekoz eta Estelarrean Juanenea-Ezkurra-Ion hirukoteak 40-35 irabazi zion Urriza eta Barrenetxeak osaturiko bikoari