EUSKAL PILOTA

Emakumea Pilotari Txapelketako finalak lehiatu dira Zestoan

by | 2020/02/17

Argazkiak: ataria.eus

Emakumea Pilotari txapelketako finalak jokatu ziren Zestoako kiroldegiko frontoian

 

Lehen mailan, Eneritz Arrieta eta Maddi Mendizabal 22 eta 21 gailendu zitzaizkien Patri Espinarri eta Nora Mendizabali. Aurretik, bigarren mailako finala jokatu zuten Agirre-Berrocal eta Tolosa Arraiza bikoteek, eta azken horiek erraz nagusitu ziren (10-22).

Lehen mailako txapelketan, Patri Espinar eta Nora Mendizabal izan ziren ligaxkako onenak eta, horregatik faborito kartela heurena zen baina hala ere finalean ezin izan zuten Eneritz Arrietak eta Maddi Mendizabalek osaturiko bikotea gainditu.

Partida oso estua eta lehiakorra izan zen; markagailuak berdinketa adierazten zuen behin eta berriro: 5-5, 7-7-, 11-11, 12-12. Joera hau mantendu zen amaierararte, 21 eta 21 iritsi zirelarik azken unera. Baina aurkarien azken uneko pare bat akats baliatuta, Arrietak eta Maddi Mendizabalek jantzi zuten txapela.

Bigarren mailan ere antzekoa gertatu zen, izan ere, ligaxka saioan finala lehiatu zuten bi bikote berberek elkarren aurka partida jokatu zutenean, garaipen oso erraza lortu zuten Maddi Berrocal eta Naroa Agirrek (22-4). Horren jakitun agian, finalerako aldaketa egin zuten Maite Tolosa eta Miriam Arraizak, eta aurrekoan ez bezala Tolosa amezketarra atzelari lanetan aritu zen hasieratik.  Emaitza ezin hobea izan zen eta txapela janztea lortu zuten 22-10 irabazita.

Emakumea Pilotari Txapelketa

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak beste urte batez antolatu du eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa, aurtengoa bigarren edizioa izan delarik. Guztira, hamar bikote aritu dira txapelketan: lehen mailan bost eta bigarren mailan beste bost. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatu zuten, Gipuzkoako hainbat herritan, abenduaren 20tik otsailaren 2a bitartean. Ligaxka bukatuta, otsailaren 8ko asteburuan izan ziren finalerdiak, eta finalak, berriz, otsailaren 15ean.

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko helburuarekin antolatu zuen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak txapelketa berri hau joan zen denboraldian, eta ekimenaren arrakasta ikusita, txapelketa beste urte batez antolatzea erabaki zuen federazioak.

Iaz bezala, klub ezberdinetako jokalariak nahastu dira, lehiaketa orekatzeko eta ikusgarritasuna emateko. Hauexek izango dira bigarren edizioko bikoteak:

1. maila

Espinar-Nora Mendizabal

Larrarte-Badiola

Araiztegi-Orbegozo

Arrieta-Maddi Mendizabal

Bergara-Arrillaga

2. maila

Zubizarreta-Etxeberria

Tolosa-Arraiza

Maddi Unanue-Oihana Unanue

Barrocal-Agirre

Arteaga-Ugartemendia

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)