EUSKAL PILOTA
Emakumea eta Pilota batzordea aurkeztu du Nafarroako Federazioak
Argazkiak: Nafarroako Pilota Federakuntza
Nafarroako Esku Pilota Federazioak (NEPF) abian ipini berri duen Emakume eta Pilota Batzordea aurkeztu zuten aurrekoan Labriten. Bi helburu nagusi daude egitasmo honen iturburuan, batetik emakumeek jokamolde desberdinetan gehiago parte har dezaten lan egitea, eta bestetik federazioaren kudeaketa lanetan ere emakumeen presentzia sustatzea.
Batzordea zazpi emakumek osatzen dute, tartean kirolariak, entrenatzaileak eta pilotarien amak: Andrea Lusarreta bozeramalea, Marina Rebilla zein Irati Igoa pilotariak eta Yolanda Dufur, Nerea Ariz, Eider Tarraka eta Aitziber Rodriguez, pilotarien amak azken hauek.
Aurkezpenarekin batera egoeraren azterketa egin zuten batzordeko kideek, izan ere, gaur egun 227 emakume daude pilotan federatuta Nafarroan, 15 klubek dituztelarik emakumezkoen pilotari zuzendutako kirol-eskaintza.
Batzorde berriak beste bultzada bat eman nahi dio nafarroako emakumezkoen pilotari, eta aipatu zituzten ekintzen artean ikastetxeetan eta klubetan egindako sustapen-programak, antolatzen dituzten emakumeen campusa eta Nafarroako txapelketak, jokamolde desberdinetako Nafarroako emakumeen selekzioak eta aurrera eramaten dituzten jaialdiak leudeke.
Hasteko, batzorde berriak pilota jaialdi berezia antolatu du ostiral honetan, maiatzak 28, 17:00etatik aurrera Labrit pilotalekuan. Aurretik, 80 pilotarik talde dinamika landuko dute, pilota modalidade ezberdinak jorratuko dituztelarik. Jarraian, emakume pilotariek lau neurketa jokatuko dituzte lau jokamolde desberdinetan: zesta puntan Carcavilla-Lyubenov eta Elia-Revilla bikoteak neurtuko dira; eskuz pilota goxoarekin Ibarrola-Lasa eta Zabaleta-Oskoz; paleta gomaz Espinal-Igoa eta Murillo-Ardanaz izango dira nor baino nor; eta eskuz baina pilota mistoarekin Aldaregia-Ruiz de Larramendi eta Arrieta-Elizalde.
Ostiraleko partidak (Labrit, 17.00):
Carcavilla-Lyubenov vs. Elia-Revilla (zesta-punta)
Ibarrola-Lasa vs. Zabaleta-Oskoz (eskuz goxua)
Espinal-Igoa vs. Murillo-Ardanaz (gomazko paleta)
Andrea-Larramendi vs. Arrieta-Naroa (eskuz mistoa)
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Emaitzak: Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30 eta Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30
Abian da 2021ko GRABNI Txapelketa
Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateetako aurreneko partidak jokatu dira