EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen ematea
Argazkiak: emakumemastercup.eus
LABORAL KUTXA Emakume Master Cupeko Lau eta erdikoak zabalik du izen emate epea
Arazoak arazo eta murriztapenak murriztapen, LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER Cupek aurrera egiten jarraitzeko asmo irmoa du eta Plazandreak-Udako Torneoaren arrakastaren ondoren, urteko hirugarren txapelketa martxan da, Lau eta Erdikorako izen ematea irekita. Beti bezala, lehiaketa erabat irekia izango da, hau da, parte hartu nahi duten emakume guztiek erabat zabalik dituzte txapelketako ateak eta horretarako www.emakumemastercup.eus atarira jo beharko dute. Animatzen diren emakume pilotari guztiek izena eman dezakete datorren urriaren 4ra arte.
Azken edizioetan bezala, pilotari bakoitzak erabakiko du pilota mistoarekin edo pilota goxuarekin jokatu nahi duen. Aurtengo partidak non jokatuko diren zehaztea falta den arren, egutegia finkatuta dago eta finalerdiak abenduaren 6an jokatuko dira eta finala abenduaren 20an, printzipioz gizonezko profesionalen finalaren egun berean.
Iaz, Miriam Arrillaga izan zen Lau eta Erdiko txapela jantzi zuena pilota mistoarekin –jokatzen zen lehen aldian finalean Miren Larrarteri irabazita– eta Leire Etxaniz izan zen garailea pilota goxoarekin –finalean Patri Espinar menderatu zuen–.
Emakume Master Cup Lau eta erdiko txapelketa
Txapelketaren kirol espezialitatea
Eskuz banakako modalitatean burutuko da proba, eta bi kategoria egongo dira: PILOTA MISTOA eta PILOTA GOXUA.
Egutegia
Sailkapen fasea: Urriak 23 eta 24
Finalerdiak: Abenduak 6
Finala: Abenduak 20
Izena emateko epea
Izena emateko epea Irailaren 14tik Urtarrilaren 4ra arte zabalik egongo da.
Astebete aurreratuko da Emakume Master Cup Txapelketaren hasiera
Finalerdiak, ekainaren 21ean izango dira Elgoibarren, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Final biak aldiz, Irunen astebete geroago.
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
16 pilotari arituko dira Nafarroako erremonte enpresa berrian
Ekainaren amaiera aldera binakako txapelketa abian jartzea dute helburu