EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cup Txapelketa Villabonan
Emakume Master Cup eskuz binakako txapelketaren aurrekanporaketako partidak izango dira larunbatean, Villabonako Pilotalekuan,17:00tan hasita.
Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari eta asteburu honetan beste jardunaldi bat lehiatuko da Villabonan.
Pilota goxua modalitateko partidak izango dira ikusgai larunbatean Villabonako pilotalekuan. Master Cup txapelketa entzutetsuaren kanporaketak egongo dira jokoan. Adriana Salat eta Miriam Ballesta, Nerea Sagarna eta Haizea Marijuanen aurka arituko dira arratsaldeko lehen norgehiagokan. Bigarrenean aldiz, Maialen Magunagoitia eta Jone Mateo, Arantxa Arratibel eta Aisha Etxeberriaren aurka arituko dira.
Emakumezkoen pilota protagonista asteburu osoan
Aurten emakumeen kirola sustatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Villabonako Udalak eta asteburuan bi ekimen nagusi izango dira:
‘Las pelotaris’ film laburra eskainiko dute ostiralean, 19:00etan hasita, Gurea antzokian eta ondoren, solasaldia izango da, Anne Maiza eta Miriam Arrillaga pilotariak protagonista direla.
Eta arestian esan bezala, larunbatean Emakume Master Cup txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte, 17:00etan hasita, Bearzana pilotalekuan.
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa
Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Aurten bigarren edizioari jarraipena emango zaio; hain zuzen ere, ostiral honetan (2019-12-20) ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian. Finalak, berriz, otsailaren 15eko asteburuan jokatuko dira.
10 bikotek eman dute izena: bost bikotek lehen mailan lehiatuko dute, eta beste bostek bigarren mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:
1. maila
Espinar-Nora Mendizabal
Larrarte-Badiola
Araiztegi-Orbegozo
Arrieta-Maddi Mendizabal
Bergara-Arrillaga
2. maila
Zubizarreta-Etxeberria
Tolosa-Arraiza
Maddi Unanue-Oihana Unanue
Barrocal-Agirre
Arteaga-Ugartemendia
Donostiako Grand Slam txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Barandika eta Etcheto Olharan-Del Rioren aurka arituko dira eta Beaskoetxea-Lopez Aritz Erkiaga-Lekerikaren kontra
Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean
Guztira, berrogeita hamar bat pilotari lehiatu ziren, 12 eliteetan, 14 22 urtez azpikoen mailan eta 24 kadeteetan
Segurolak eta Azpirozek aurrerapauso handia eman dute Sagardoaren Txapelketan
Petritegiko ordezkariak 30-21 nagusitu ziren Aldabe eta Larrañagaren (Bereziartua) aurka