EUSKAL PILOTA
Emakume Master Cup Txapelketa Antzuolan
Emakume Master Cup eskuz binakako txapelketaren aurre-kanporaketako partidak izango dira larunbatean, Antzuolako Udal Pilotalekuan,17:00tan hasita.
Lau partidu jokatuko dira guztira: aurrenekoan, Irati Zabala lizartzarrak, Maialen Bediarekin bikotea osatuz, Nagore eta Leire Galeano ahizpen aurka jokatuko du, pilota goxuarekin. Irabazleek, Aiora Armendariz eta Haizea Salanuevaren aurka jokatuko dute, otsailaren 8an, Villabonako Behar Zana frontoian.
Ondoren, Olatz Insausti antzuolarrak Eider Salbide uhartearrarekin osatuko du bikotea eta Aizane Ibarrola-Eider Zubizarretaren kontra jokatuko dute.
Eta azkenik, kategoria mistoko bi kanporaketak jokatuko dira. Tartean, iazko txapelduna Uxue Oses pilotariak jokatuko du. Kategoria mistoan ere Bartzelonatik etorriko diren pilotarien jokoaz gozatzeko aukera izango da.
Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari
Txapelketaren lehenengo partidan, Nerea Sagarna (Larrabetzu) eta Haizea Marijuan (Santurtzi) bizkaitarrek Jaione Urania eta Irati Usandizaga oñatiarrei irabazi zieten 8-18.
Bigarren partidan, 16 urte azpikoan, Arantxa Arratibel ataundarrak eta Aisha Etxeberria amezketarrak 18-13 irabazi zieten Altsasuko Udane Vergara eta Alaia Ruiz de Infante gasteiztarrari.
Eguneko beste arretagunea Gentzane Aldai eta Olatz Arrizabalaga aurrenekoz pilota mistoarekin jokatzen ikustean zetzan. Lehen proba honetan Madalen Etxegarai eta Uxue Osesek osatutako oñatiko bikoteari 18-4 irabazi zioten.
Azken norgehiagokan, Ibone Salinas eta Andrea Capellan errioxarrek Hiart Arakistain (Sopela) eta Miren Olondori (Bermeo) ez zieten inolako aukerarik eman (18-5).
Aurtengo Txapelketa
Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak indartsu jarraitzen du eta aurten ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartuko dute parte Binakako txapelketan.
2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, (35 bikote izango dira, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.
Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako jaialdiak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Bi mailetako finalak martxoaren 29an jokatuko dira Irunen.
GRABNI Txapelketako Erramintako finalerdiak jokatu dira
Larruzko paletan, Bizkaia eta Nafarroa nagusitu ziren eta pala motzean, Bizkaia eta Gipuzkoak irabazi zuten
GRABNI Txapelketako lehen finalak jokatu dira
Zesta-puntan, Zelaia-Atain bizkaitarrak nagusitu ziren jubenilletan eta nagusien mailan berriz, Ureisti-Ureta gipuzkoarrak izan ziren txapeldunak
Ansa-Labaka eta Goikoetxea-Aizpururen garaipen berri bat
Emaitzak: Urriza-Zaldua 17 Ansa II.a-Labaka 30 eta Etxarri-Barrenetxea IV.a 27 Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30