EUSKAL PILOTA
Emakume Laboral Kutxa EITB Master torneoa igandean Berrizen
Argazkia: naiz.eus
Emakumeen esku pilotak beste hitzordu garrantzitsu bat izango du urtea amaitu aurretik, Laboral Kutxa EITB Master jaialdia jokatuko baita igande honetan, abenduak 29, Berrizeko udal pilotalekuan.
Emakume Master CUPek izan zuen sonaren harira, urtea bukatzeko koadroko pilotari onenak arituko dira Berrizen, Laboral Kutxa EITB Master jaialdian.Hirugarren urtea izan da honakoa Emakume Master Cup txapelketa antolatzen dutela, eta emaitzak oso onak izan direla begi-bistakoa da. Emakumeen esku pilotak hazten jarraitzen duela ikusi da. Pilotariek gero eta maila hobea dute eta gainera parte-hartze markak hautsi dira aurten, guztira 92 pilotari izan baitira lehian.⚾️ #PilotaEiTB ⚾️
— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) December 23, 2019
▶️ BIDEOA@Emakumemasterc Laboral Kutxa – EiTB, igande honetan, zuzenean https://t.co/VDP9brx0Hp#eitbkirolak
Erabakita gelditu dira paxaka txapelketako finalerdiak
Baztandarren arteko finalerdiak, datorren igandean, urtarrilaren 31n, jokatuko dira Iruritako Aranabia pilotalekuan
Oriamendi Torneoa gaur hasiko da bi partidurekin
Ostegun honetan hasiko den txapelketan guztira sei bikotek hartuko dute parte
Aurtengo Palako Banakako Txapelketa aurkeztu dute
Bizkaia Frontoian jokatuko da osorik, urtarrilaren 30etik martxoaren 13ra, eta guztira 7 jardunaldi izango dira