EUSKAL PILOTA
Emakume Laboral Kutxa EITB Master torneoa igandean Berrizen
Argazkia: naiz.eus
Emakumeen esku pilotak beste hitzordu garrantzitsu bat izango du urtea amaitu aurretik, Laboral Kutxa EITB Master jaialdia jokatuko baita igande honetan, abenduak 29, Berrizeko udal pilotalekuan.
Emakume Master CUPek izan zuen sonaren harira, urtea bukatzeko koadroko pilotari onenak arituko dira Berrizen, Laboral Kutxa EITB Master jaialdian.Hirugarren urtea izan da honakoa Emakume Master Cup txapelketa antolatzen dutela, eta emaitzak oso onak izan direla begi-bistakoa da. Emakumeen esku pilotak hazten jarraitzen duela ikusi da. Pilotariek gero eta maila hobea dute eta gainera parte-hartze markak hautsi dira aurten, guztira 92 pilotari izan baitira lehian.⚾️ #PilotaEiTB ⚾️
— EiTB Kirolak (@eitbkirolak) December 23, 2019
▶️ BIDEOA@Emakumemasterc Laboral Kutxa – EiTB, igande honetan, zuzenean https://t.co/VDP9brx0Hp#eitbkirolak
Oriamendi Torneoko lehen partidua jokatu da
Segurola eta Zaldua I.ak 40-23 irabazi zioten Zaldua II-Larrañaga bikoteari
Ibargurenek irabazi du Pala Txapelketako aurreneko kanporaketa
Del Riori erraz irabazi zion 3-0 (10-5, 10-7 y 10-6).
Erabaki dira XXI. Paxaka txapelketako finalistak
Urtasun, Prim eta Maiak, Irigoien Mindegia eta Itoitzen kontra jokatuko dute txapelketako partida nagusia