EUSKAL PILOTA/OFIZIALTASUNA
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan
Euskal Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioak (CIJB) erakundeak antolatutako munduko txapelketan. Alziran (Herrialde Katalanak) jokatu da martxoaren 28tik apirilaren 1era artean. Orokorrean, Euskal Selekzioa munduko txapelduna izan da emakumezkoetan eta bigarrena gizonezkoetan.
→ cijb.info: Txapelketako emaitzen kronika [es]
🏆 C.I.J.B Erakundearen Munduko txapelketa
✔️ Sari banaketa:
⚾️ Emak. Joko Internazionala: 🥇
⚾️ Emak. Frontoi Valentziarra: 🥇
⚾️ Emak. One Walla: 🥉⚾️ Giz. Frontoi Valentziarra: 🥇
⚾️ Giz. One Walla: 🥈✔️ Sailkapen orokorra:
👩 Txapeldunak
👨🦰 Azpitxapeldunak pic.twitter.com/IXQYHxOE1H— EEPF (@EPfederakuntza) April 1, 2023
Naroa Agirre: asko gozatu dut txapelketan, eta emaitza bikainak ekarri ditu Euskal Selekzioak @euskadi_irratia @EPfederakuntza https://t.co/OgnrI6VcQx
— kepairibar (@kepairibar) April 4, 2023
Txapelketako pilotari hoberenak:
Mejore pelotaris del campeonato:
✔️ 22 urtez azpiko emakumezko: Naroa Agirre.
✔️ Nagusiak gizonezkoak: Egoitz Amantegi. pic.twitter.com/PqiqIKy2bg
— EEPF (@EPfederakuntza) April 1, 2023
Txapelketan parte hartu dute, Euskal Selekzioarekin batera, Frantzia, Italia, Belgika, Herbehereak, Ingalaterra, Valentzia, Ekuador, Paraguai, Argentina, Mexiko, Costa Rica, Portugal, Estatu Batuak, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai, Quebec eta Kolonbiako ordezkariak.
Euskal Selekzioan aritu dira, Jose Mari Mitxelena eta Aitor Erauzkin entrenatzaileekin, Enara Gaminde, Amaia Alday, Olatz Arrizabalaga, Ainhoa Ruiz de Infante, Leire Garai, Naroa Agirre, Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larramendi emakumezkoetan, eta Ekhi Ziarrusta, Luis Ziarrusta, Iñaki Esnal, Pantxoa Valencia, Oier Hormaetxe, Lier Arrien, Gaizka Iruretagoiena eta Egoitz Amantegi gizonezkoetan.
Euskal Herrian!! pic.twitter.com/hMkOAA0h6E
— EEPF (@EPfederakuntza) April 2, 2023
Euskal pilotaren ondare historikoa Andaluzian
Esaterako, euskal pilota Almeriako araututako kirolik zaharrena da, bere garaian kirol nagusia izan zelarik
Aimarrek eta Arbek jokatuko dute Jai Alai World Tourreko finala
Aimar Aldazabalek eta Jokin Arbek jokatuko dute finala urtarrilaren 2an, finalerdietan Alberdi eta Beaskoetxea garaitu eta gero
Pala Ligako azken txanpan sartu dira
Necol-Gordon bikotea finalera zuzenean sailkatu da eta Fusto-Urrutia eta Ibarguren-Ibargaray bikoteek jokatuko dute finalerdia