“EH Kirola elkarteak elkartasuna adierazi nahi dio EFFko presidente Luis Mari Elustondori»
EUSKAL HERRIA KIROLA
ELKARTEA
ehkirola.eus
ELKARTASUNA LUIS MARI ELUSTONDOREKIN
Euskal Herria Kirola elkarteak elkartasuna adierazi nahi dio Euskadiko Futbol Federazioko presidente Luis Mari Elustondori .
Gaurko kirol hedabide batzuetan azaldu denez, Espainiako Futbol Federazioko presidente Luis Rubialesek dimisioa ematea exijitu dio Luis Mari Elustondori.
Dirudienez, Rubiales jaunari ez zaio gustatu EAEko futbol klubek ia aho batez abenduaren 12an Durangon hartutako erabakia, hau da, geure gizartearen nahia bere egin eta Euskal Selekzioak, ofizialak izan daitezen, UEFAn eta FIFAn sartzeko baimen eskaera abiatzea.
Euskal Herria Kirola elkarteak esker ona adierazi nahi dio Luis Mari Elustondori, bai eta bozka eman zuten klub guztiak zoriondu ere. Eta inori ahaztu bazaio, gogora ekarri nahi dugu, EAEko klubek eta jokalari, arbitro eta entrenatzaileen estamentuek beraiek aukeratzen dutela EFFko presidentea.
Elustondo jaunak batzarkideei hitza eman besterik ez zuen egin. Eta kluben %50 baino parte hartze handiagorekin, ia aho batez, onartu egin zuten aurkeztutako ebazpena.
Are gehiago. Euskal Herria Kirolak esan dezake, abenduaren 12ko batzarrean egon ezin izan zuten klub, jokalari eta entrenatzaile gehien-gehienak geure selekzioak nazioartean modu ofizialean lehiatzeko eskubidea izatearen aldeko direla.
EUSKAL HERRIA KIROLA
Euskal Herria, 2018ko abenduaren 21a
Euskal Pilota Selekzioak brontzezko domina lortu du Joko Internazionalean
Hirugarren eta laugarren postua zehazteko lehian, Holandari 6-1 irabazi ondoren
Lehen eguna eta lehenbiziko tituloa Euskal pilota selekzioarentzat
Europako azpi-txapelketa bat lortu du Emakumezkoen Joko Internazionala espezialitatean
Euskal Selekzioa junior mailako Europako txapelketan arituko da
Joko zuzenen lehiaketa honetan beste bost herrialde lehiatuko dira; Italia, Belgika, Ingalaterra, Valentzia eta Herbehereak