FUTBOLA / XIII. EUSKAL HERRIA KOPA

Eibarrek eskuratu du A mailako hirugarren postua, Alavesi irabazita

2023/09/03

Eibarrek garaipen argia lortu du Alavesen kontra (5-0) eta ondorioz “A” mailako hirugarren postua erdietsi du 

 

Euskal Herria Kopa bi mailatan antolatu da aurten ere, taldeen egutegiak ez digulako beste aukerarik utzi. “A” mailan, Alaves, Athletic, Bizkerre, Osasuna, Eibar eta Reala taldeak aritu dira. Bi multzotan jokatu dira eta multzo bakoitzeko lehen sailkatua sartu da finalean.

“A” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA62200110
ALAVES1201104
BIZKERRE1201107

“B” MULTZOKO SAILKAPENA

TALDEAPt.JIBGAGKG
ATHLETIC4211062
EIBAR4211041
OSASUNA0200218

Sailkapen fasean izandako emaitzen arabera, “A” mailako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehiarako Eibar eta Alaves sailkatu ziren, eta norgehiagoka hori atzo jokatu zen, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian, eguerdiko 12:00etan hasita.

Eibarrek lehenengo minututik erakutsi zuen maila bat gorago dagoen taldea dela, izan ere, partidua hasi eta berehala, lehenengo minutuan, eibartarren aurreneko gola sartu zuen Amanik, baloi galdu baten ondorioz etorritako erasoaldian. Handik gutxira gainera, Arenek zulatu zuen berriro arabarren atea, urrutitik egindako jaurtiketa batek Alaveseko jokalari batean jo eta baloia barrura joan ondoren.

Atzeko lerroan serio, eta erdian sendo, Alavesek baloia jokoan jartzen zuen bakoitzean presio itogarria egiten zuten armaginek, eta ezinean ibili ziren arabarrak.  Atzean egindako zenbait akatsek ere ez zuten lagundu. Baloi geldiko jokaldiren baten eta urruneko jaurtiketa isolaturen bat, aukera horiek izan zituzten Alaveseko ordezkariek. Osterantzean, baloiaren jabetza, eta bost gol egiteko gaitasuna Eibarrek izan zuen.

Atsedenaldira 4-0 aurretik joan zen Eibar, partidua erabakita utzita. Partiduko anekdota bigarren zatian etorri zen, aske zegoen txakur batek berdegunera salto egin zuelako eta epaileak partidua 15 minutuz geratzeko beste aukerarik izan ez zuelako, norgehiagoka 115 minututik gora luzatu zelarik. Bitxikeriak bitxikeri, azkenean Eibarrek garaipen argia eskuratu zuen, partidua hasi eta buka erabat nagusitu zelarik berdegunean, 5-0eko emaitzarekin aurtengo Euskal Herria Kopako “A” mailako hirugarren postua eskuratu dutelarik armaginek.

⚽️ Amani

⚽️ Arene

⚽️ Campos

⚽️ Sierra

⚽️ E. Pizarro

Azpimarratzekoa da ere, partidaren atarikoan, Alaveseko Sheila Elorza jokalariak Eibarreko taldekide ohien oparia jaso zuela.

Bestalde, bosgarren postua zeinek eskuratuko, nor baino nor gehiago aritu ziren atzo ere, Osasuna eta Bizkerre, Garesen, 16:00etan. Osasunak 3-0eko markagailuarekin nagusitu zen, “A” mailako bosgarren postua eskuratuz, Bizkerre seigarren geratu delarik.

⚽️ Vilariño
⚽️ Alexia Jr.
⚽️ Merche Izal

Irudia

Gogoan izan, Guardian jokatzekoa zen ‘A’ mailako finala,@RealSociedadFEM eta @AthleticClubFem artekoa, euriteagatik bertan behera geratu ondoren, azkenean partidua Lezama 2 futbol zelaian jokatuko dela gaur, arratsaldeko 16:00etan

 

‘A’ maila. Egutegia | Emaitzak

'A' MAILA TALDEA EMAITZA TALDEA KRONIKA
A multzoa
2023.08.12 19:00
BASOZABAL Sondika
Bizkerre
0 - 0
Alavesehkirola.eus
2023.08.18 18:30
SARRIENA Leioa
Bizkerre
0 - 7 Realaehkirola.eus
2023.08.26 18:30
EL PRAO Guardia
Alaves 0 - 4 Realaehkirola.eus
B multzoa
2023.08.12 19:00
FANDERIA Errenteria
Eibar 3 - 0 Osasunaehkirola.eus
2023.08.16 19:00
LEZAMA 2
Lezama
Athletic 1 - 1Eibarehkirola.eus
2023.08.20 12:00
EL PORTARRON Mendigorria
Osasuna 1 - 5Athleticehkirola.eus
'A' 5/6
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Osasuna3 - 0Bizkerreehkirola.eus
'A' 3/4
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.02Eibar5 - 0Alavesehkirola.eus
'A' FINALA
TALDEA
EMAITZA
TALDEA
KRONIKA
2023.09.03 16:00
LEZAMA 2 ~ ETB ~
Athletic4 - 2Realaehkirola.eus

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

Mastodon

Loading Mastodon feed...
Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Athleticek irabazi du Euskal Herria Kopa

Lehen zati zirraragarri baten ondoren, Athletic heldu da 2-3 aurretik markagailuan atsedenaldira, eta jada 80. minutuan Ane Azkonak sarturiko bigarren golarekin erabakita utzi dute neurketa zurigorriek (2-4)