FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar – Real Sociedad, abuztuaren 31n, III. EHTxapelari hasiera emateko
Eibar – Real Sociedad partidak hasiera emango dio III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioari. Abuztuaren 31n jokatuko da, ostiralarekin, Ipuruan, gaueko 22:00etan.
Aurreko edizioaren emaitzak gogoratuta, 0-0 egin zuten, golik gabe amaitu zen, elkarren artean 2018ko apirilaren 1ean jokatutako norgehiagoka.
Handik hona, talde biek plantillan egin dituzten aldaketak gorabehera, jarraipena dugu Eibarren, entrenatzaile Jose Luis Mendilibar mantentzen duenez gero, eta aldaketa, berriz, Realaren aldean, entrenatzaile berriarekin datorrelako: Asier Garitano bergararra dugu orain taldearen buruan.
Ordukoa eta gaurkoa konparatuta ere, gipuzkoarren arteko lehiaren emaitza zelaian izango dugu, abuztuaren 31n, ostiralean.
2018/19
III. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 10 | 6 | 3 | 1 | 2 | 8 | 6 |
2 | EIBAR | 9 | 6 | 2 | 3 | 1 | 7 | 6 |
3 | ALAVES | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 4 | 5 |
4 | ATHLETIC | 6 | 6 | 1 | 3 | 2 | 5 | 7 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2018.08.31 | Eibar | Reala | |
2018.10.05 | Athletic | Reala | |
2018.10.21 | Eibar | Athletic | |
2018.11.04 | Eibar | Alaves | |
2018.12.17 | Alaves | Athletic | |
2018.12.21 | Reala | Alaves | |
2019.02.02 | Reala | Athletic | |
2019.02.23 | Athletic | Eibar | |
2019.03.09 | Alaves | Eibar | |
2019.04.14 | Reala | Eibar | |
2019.04.27 | Athletic | Alaves | |
2019.05.04 | Alaves | Reala |
Eibar-Alaves, maiatzaren 1ean
Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Ipurua futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamazortzigarren partida izango da
Euskal Selekzioa garaile, ‘Basque Country’ txapelketan
Euskal Selekzioak irabazi du Argentinaren eta Venezuelaren aurka Zubietan jokatutako torneoa
“Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun”
UEFAk Bilbo Eurokopako egoitza izango den erabaki bitartean, pasa den larunbatean Eurocopa Honi Ez ! Plataformak deituta milaka lagun bildu ziren egitasmoa salatzeko