HERRI KIROLAK/AIZKORA/HARRIA
Egur Sport txapelketen hirugarren jardunaldia, larunbatean Lezan
Herri kirol denboraldi ez-ohiko honetan, Egur Sportek antolatutako txapelketek bidea ireki dute, izan ere, Urrezko banakako aizkolari txapelketa, Hiru hamarreko harrijasotze txapelketa eta Emakumezkoen harrijasotze txapelketa ekainaren 27an hasi ziren.
Oraingoan, larunbat honetan, uztailak 11, Arabako Leza herrian jokatuko da eguerdi partean, txapelketa hauen hirugarren jardunaldia.
Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa “Eusko Label Saria” jokatuko duten aizkolariak Beizamako Eneko Otaño eta Ibarrako Jesus Mari Mugika izango dira, eta irabazlea finalerdietan lehiatuko da Mikel Larrañagaren aurka.
Aurretik txapelketako bi jardunaldi jokatu dira dagoeneko, lehenengoan, Jon Rekondo leitzarrak erraz irabazi zion Arraiarango Iñaki Azurmendiri eta bigarrengoan Mugertza II.ak Saralegiri.
Hiru Hamarreko Harri-jasotzaile Txapelketan, Imanol Albizu “Goikoetxe” elgetarra eta Inhar Urruzuno ondarrutarra arituko dira nor baino nor gehiago. 125 kiloko hiru harrirekin (zilindrikoa, kubikoa eta bola) arituko dira lanean harri-jasotzaileak, 2 minutuko txandetan.
Aurreko jardunaldietan, Urdax Magunazelaiak eta Mikel Lopetegik 44na altxaldi egin zituzten, Xabi Peñak 45 eta Eizmendik 41.
Azkenik, emakumezkoen harri-jasotze txapelketan, Iruñako Virginia Finol arituko da, 63 kiloko zilindro zaharra, kubika eta bolarekin. Aurreko jardunaldian Karmele Gisasola mailabiarrak egin zituen 48 jasoaldiak (19 zilindroari, 11 kubikoari eta 18 bolari) gainditzen saiatuko da.
Lehenengo jardunaldian, Udane Ostolaza gazte oriotarra bikain aritu zen 50 kiloko harriekin, guztira 36 altxaldi eginda.
XXIII. Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa “Eusko Label Saria”:
Honako edizioan, bederatzi aizkolarik hartuko dute parte: Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Julen Alberdi ‘Txikia IV.a’, Jon Rekondo, Ugaitz Mugertza II.a, Eneko Otaño, Ruben Saralegi, Iñaki Azurmendi eta Jexux Mª Mujika. Egin beharreko lana, sei enbor ebakitzea hiru modalitate hauetan: erlojuaren aurkakoa, abiadurakoa eta azken proba.
Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketa:
Sei harri-jasotzailek parte hartuko dute lehenengo edizioan: Xabier Peña, Mikel Lopetegi ‘Urra’, Imanol Albizu ‘Goikoetxe’, Beñat Telleria, Inhar Urruzuno eta Urdax Magunazelaia. Txapelketa hiru harri ezberdinekin jokatuko da bi minutuko denboran, zilindro zaharra, kubikoa eta bola, hain zuzen ere, guztiak 125 kilokoak (berez 10 arroba direnak, hortik baitator “Hiru hamarreko” izendapena).
Emakumezkoen Harrijasotze Txapelketa “Kirolbet Saria”:
Parte hartuko duten harri-jasotzaileak honakoak izango dira: Virginia Finol eta Karmele Gisasola (63 kiloko harri zilindriko, kubiko eta esferikoarekin arituko dira) eta Udane Ostolaza, 50 kiloko harri berdinekin arituko dena.
Sokatira Mundialaren lehen jardunaldia jokatu da Getxon
Euskal tiratzaileek hiru domina irabazi dituzte taldekako lehen jardunaldian, denak Laukizko Gaztediren eskutik
Sokatira Mundiala. Sokatira, kirol olinpikoa
Deialdi olinpikoetan parte hartu zuen sokatirak 1.900 eta 1.920 artean. Gerora, egitarau ofizialetik at gelditu zen, partehartzaile kopurua murrizteko erabakian
Batirtze Ispizua eta Nerea Egurrola, Bizkaiko txapeldun
Bizkaiko Trontza Txapelketa lehiatu zuten pasa de igandean Sopelan