EUSKAL PILOTA
e-Remonte Beti Euskal Jai enpresa berria aurkeztu dute Iruñean
Erremontearen munduan agerturiko empresa sustatzaile berriak e-REMONTE Beti Euskal Jai izendapena izango du, asteazkenean Iruñeko Kondestable Jauregian egindako aurkezpenean adierazi zuten bezala.
Aurkezpen mahaian, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, Iruñeko Udalekoak, Agoizko Udalekoak, ADANOkoak, Nafarroako Pilota Federaziokoak, Euskal Jai Berri Erremonte Fundaziokoak, Fundazioaren babesleak eta txapelketa horretan parte hartuko duten erremontistetako batzuk egon ziren, erremonte enpresa berriaren ordezkariekin batera.
Jose Miguel Leache eta Jose Antonio Yereguik hartu zuten hitza enpresaren ordezkari gisa, eta aukeratutako izenaren inguruan azaldu zuten saiatu direla erremontearen historiari keinua egiten, 1904. urtean Iruñean izan zuen sorrerarekin lotuz. Bidenabar, Euskal Jai Berri Fundazioarekin sinaturiko kolaborazio itunaren garrantzia azpimarratu dute eta enpresaren izena eta logoa ezagutarazteko ere baliatu zuten aurkezpen ekitaldia.
Enpresa berri honen lehenengo urratsa, Iruñeko Alde Zaharra VI. Erremonte Txapelketaren antolakuntza izan da, non 16 erremontistek hartuko duten parte, gaurtik abiatuta.
16 pilotari hauek honela banatuko dira: lehen mailako lau bikote (Zeberio II- Azpiroz, Uterga-Garces, Ezkurra III-Agirrezabala eta Matxin III-Ion) eta bigarren mailako beste horrenbeste (Erburu-Larretxea, Beñat-Otano, Jabalera-Saldías eta Aldabe-Barricart).
Txapelketa final-laurdenetako ligaxka batekin hasiko da, non kategoria bereko bikote guztiek haien artean jokatuko duten.
Ostiral honetan, ekainak 26, hasiko da txapelketa, 22:00etan Agoitzen izango den jaialdiarekin. Bertan, Aldabe eta Barricart, Jabalera eta Saldiasen kontra (bigarren maila) eta Zeberio II.a eta Azpiroz, Ezkurra II.a eta Agirrezabalaren kontra (lehen maila) arituko dira.
Bigarren jardunaldia ekainaren 27an lehiatuko da, larunbatean, 22:00etan Agoitzen Beñat eta Otano, Erburu eta Larretxearen kontra (bigarren maila) eta Uterga eta Garces, Matxin III.a eta Ionen kontra (lehen maila) neurtuko dituztelarik indarrak.
Uztaileko lehen bi ostiraletan eta larunbatetan (3,4,10 eta 11) jokatuko dituzte lehen faseko hurrengo partidak, guztiak Agoitzen, eta uztailaren 16an eta 17an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Ligaxkan lehena gelditzen denak laugarrenaren aurka jokatuko du, eta bigarrenak hirugarrenaren aurka. Finala uztailaren 18an jokatuko dute, Labrit pilotalekuan.
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
Aurtengo edizioa berezia izango da kirola eta telebista uztartuko baitira, ETB1n astelehenero ERREMONTARI saioa izango delarik
Apirilaren 10ean hasiko da Emakumezkoen Larruzko Pilotako III. Bizkaia Paleta Txapelketa
Sei bikotek jokatuko dute txapelketa apirilaren 10ean, 17an eta 24an, eta apirilaren 30ean, finala jokatuko da
Ion Izagirrek irabazi du Itzuliko laugarren etapa
Azken esprintean, Pello Bilbaori gutxigatik nagusitu ondoren