EUSKAL PILOTA
E.H-ko Ezker Paretako Zesta-punta finalak jokatu dira asteburuan
Argazkiak: Euskadiko Pilota Federakuntza
Euskal Herriko Kluben Arteko Zesta-punta Txapelketaren finalak jokatu dira asteburuan Markina-Xemeingo Uni frontoian eta Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.
Ostiralean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Markina-Xemeingo Unin jokatu ziren 22 azpikoen mailako eta Ohorezko mailako finalak. 22 azpikoetan Markina-Xemeingo Zesta-punta Taldeko Alex eta Danel eta Mutrikuko Danok Bat taldeko Eñaut eta Iparragirre neurtu ziren, eta Ohorezko mailan, aldiz, Zumaiako Kosme eta Uranga eta Gasteizko Aaron eta Del Rio izan ziren aurrez aurre.
22 uztez azpikoen finalean, Goitiandia-Mandiola bikotea nagusitu zen, Urreisti-Iparragirreri 30-25 irabazi ondoren, eta Nagusien O.M kategorian, Aaron eta Del Rio nagusitu ziren Agirre eta Urangaren aurkako lehian (30-25).
Igandean berriz, Zumaian izan zuten hitzordua gainerako puntistek, 16:30ean hasita kadete, gazte eta nagusien mailako finalak lehiatu zirelarik Aitzuri pilotalekuan. Kadeteen mailako txapelduna Arrasate eta Aldazabal (Berriatua) eta Zubizarreta eta Ansola (Mutrikuko Danok Bat) bikoteen artean erabaki zen; Gazteen mailan, berriz, Jabier eta Oier (Gernika-Lumoko Euskal Jai Alai) eta Zelaia eta Atain II (Markina-Xemein) neurtu ziren, eta nagusien arteko norgehiagoka Eduardo eta Ibar (Zumaia) eta Rodriguez eta Asiain (Cabanillas) bikoteen artekoa izan zen.
Kadeteetan, Arrasate eta Aldazabalek jantzi zuten txapela, Zubizarreta-Ansola bikotea mendean hartuta (30-13). Gazteetan, Hormaetxea-Mugartegi bikotea nagusitu zen Urrutia-Diazen aurkako lehian (30-27) eta Nagusien E.L mailan azkenik, Rodriguez eta Asiainek eskuratu zuten txapela, Agirre-Ibar bikoteari 30-24 gailenduta.
2021ko E.H-ko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketa
Zesta Punta Finaletako emaitzak:
22 azpikoak
MARKINA (Goitiandia-Mandiola) 30
DANOK BAT (Urreisti-Iparraguirre) 25
Zesta Punta Nagusiak O.M
ZUMAIA (Aguirre-Uranga) 25
GASTEIZ JAI ALAI (Glz. De Matauco-Del Rio) 30
Zesta Punta Nagusiak E.L
ZUMAIA (Aguirre-Ibar) 24
CABANILLAS (Rodríguez-Asiain) 30
Zesta Punta Gazteak
EUSKAL JAI ALAI A (Urrutia-Diaz) 27
MARKINA (Hormaetxea-Mugartegi) 30
Zesta Punta Kadeteak
BERRIATUA (Arrasate-Aldazabal) 30
DANOK BAT (Zubizarreta-Ansola) 13
Emakumezkoen Binakako Masterreko finalerdiak zehaztu dira
Espinar-Agirre /Ruiz de Infante-Arrillaga eta Arrizabalaga-G. Aldai/AmaiaAldai-Orbegozo izango dira finalerdiak
Antton Pebet memoriala bertan behera geratu da
IX. edizio honetan, afizionatu mailako pilotari onenek osaturiko hamabi bikote ziren parte hartzekoak Villabonako Bear Zana pilotalekuan
Larunbatean hasiko da Kutxabank Pala Liga
Larunbat honetan hasi eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko da eta guztira bost bikotek hartuko dute parte