KAYAK SURF
Dzanga Kayak-Surf Txapelketa lehiatu zen larunbatean Mendexan
Iragan larunbatean, urriak 24, lehiatu zen Mendexako Karraspioko hondartzan III. Dzanga Kayak-Surf Txapelketa, Dzanga Lekeitioko piragua taldeak antolatuta, bertan Ainhoa Tolosa, Gorka Martin eta Hodei Crujeiras nagusitu zirelarik.
Euskadiko Kopako bigarren proba izan zen eta hainbat kategoriatan banatuta zegoen lehia, goizean kanporaketak jokatu ondoren, finaleko saioak arratsaldean jokatu zituztelarik.
Open, kadete, junior, master, grand master eta emakumeen kategorietako kirolariek parte hartu zuten norgehiagokan. Parte hartzaile guztiek bi modalitatetan parte hartzeko aukera izan zuten, piragua motzean zein luzean.
Emakumezkoetan Open kategoriako onena izan zen Ainhoa Tolosa, piragua luzearekin zein motzarekin. Diziplina bietan Olatz Garmendia eta Irati Bordagai izan zituen atzetik podiumean.
Open kategorian gizonezkoetan, berriz, mundu mailan lehiatzen aritzen den Gorka Martinek piragua luzearekin eskuratu zuen garaipena. Bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, Hodei Crujeiras eta Odei Etxeberriarentzat izan ziren.
Piragua motzei dagokienez, Hodei Crujeiras gazteak ezustekoa eman zuen finalean, munduko txapelketetan lehiatzen aritzen diren onenei irazita. Bigarren postua Odei Etxeberria munduko txapeldunordearentzako izan zen eta hirugarren postua, berriz, Xabi Olanorentzat.
30 piraguistek parte hartu zuten proban. Txanda bakoitzean hamar olatu hartu ahal izan zituzten partaideek eta horietako bi puntuaziorik onenak hartu zituzten kontuan.
SAILKAPENAK
IC, emakumeak
- Ainhoa Tolosa
- Olatz Garmendia
- Irati Bordagarai
- Naroa Larruskain
- Xiang Messacasa
HP, emakumeak
- Ainhoa Tolosa
- Olatz Garmendia
- Irati Bordagarai
- Naroa Larruskain
- Xiang Messacasa
Open IC, gizonezkoak
- Gorka Martin
- Hodei Crujeiras
- Odei Etxeberria
- Xabi Olano
Open HP, gizonezkoak
- Hodei Crujeiras
- Odei Etxeberria
- Xabi Olano
- Gorka Martinez
Kadete IC, gizonezkoak
- Aiur Illarreta
- Jon Etxeberria
- Urko Iturrioz
- Adrian Labidi
Kadete HP, gizonezkoak
- Aiur Illarreta
- Jon Etxeberria
- Adrian Labidi
- Urko Iturrioz
Junior IC, gizonezkoak
- Iñaki Urbe
- Eñaut Calvo
- Peru Barandiaran
Junior HP, gizonezkoak
- Aimar De la Fuente
- Peru Barandiaran
- Eñaut Calvo
- Iñaki Urbe
Master IC, gizonezkoak
- Xabier Ituarte
- Oskar Martinez
- Javier Rodriguez
Master HP, gizonezkoak
- Edu Etxeberria
- Xabier Ituarte
- Gaizka Ballesteros
- Oskar Martinez
Gran Master HP, gizonezkoak
- Txema Carrero
- Ruben Del Rio
- Agus Illarreta
- Javier Rodriguez
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu
Kayak Surfeko Euskal Selekzioa Peruko Munko Txapelketara
Ipar Irlandan orain dela bi urte lortutako munduko titulua berriro lortzeko asmoarekin lehiatuko dira Peruko Munduko Txapelketan
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz