TXIRRINDULARITZA
Donostiako Klasikoaren data momentuz bere horretan mantentzen da
Donostiako Klasikoaren antolakuntzak lasterketa aurreikusitako datan mantentzeko asmoa du gaur gaurkoz
Koronabirusaren hedapenak sorturiko egoerak, txirrindularitzari eragiten dio zuzenean eta txirrindularitza proben egutegia unean uneko erabakien arabera ari da zehazten aurten.
Iragan martxoaren 12an apirila hasi aurretik lehiatu beharreko proba guztiak bertan behera geratu ziren, martxoaren 18an egutegiaren zehaztapena maiatzaren 1erarte atzeratu zen eta aste honetan bertan, UCIk jakitera eman zuenez aurtengo denboraldia ekainaren 1erarte behintzat ez da berriro hasiko eta gaineratu zuen litekeena dela uztailaren hasierararte luzatzea atzerapena.
Ikusten dugunez, txirrindularitza denboraldiko egutegia egun batetik bestera aldatzen doa eta azkenean uztailerarte ez balitz berriro hasiko posible litzateke Donostiako klasikoaren datetan eragina izatea.
Donostiako Klasikoa uztailaren 25ean egitekoa da baina Tourraren atzerapenaren mehatxua zuzenean eragingo lioke, azken hau ekainaren 27an duelako hasiera data eta aste batzuk atzeratu ezkero gerta liteke bete-betean hartzea Klasikoaren data. Goiz da jakiteko hipotesi hau beteko den edota Tourra atzeratuta ere, Klasikoaren hasiera baino lehenago amaituko litzatekeen, printzipioz denbora tartea dagoelako hori ekiditeko, baina kasurik txarrenean Donostiako Klasikoa ez litzateke bertan behera geratuko, eta antolakuntzako zuzendaritzak atzerapena eskatuko luke.
Izan ere, Klasikoa egun bakarreko lehiaketa da eta beste data berri bat lortzea ez litzateke hain zaila izango, baina dena den, gaur gaurkoz aurreikusitako datan lehiatzea da antolakuntzaren asmoa.
Bestalde, Joko Olinpikoak atzeratzearen erabakia positiboa izango da Donostiako Klasikoarentzat, izan ere, Tokion lehiatu beharreko errepideko proba Klasikoaren egun berdinean lehiatzekoa zen eta beraz orain Tokion egotekoak ziren mundo mailako izar nagusienak Donostian egoteko aukera izango dute.
Zaila da momentuz jakitea uztailean gertatuko dena, baina posible da Tokion urrea lortzeko lehiatu behar ziren maila goreneko txirrindulariak gerturatzea Donostira, besteak beste Alaphilippe, Valverde, Mathieu van der Poel etabar, emakumezkoen lasterketarekin ere berdina gertatuko litzatekeelarik.
Donostiako Klasikoaren ibilbideari dagokionez, 2019koarekin alderatuta ez da aldaketarik egongo, antolakuntza zein ikuslegoa iaz ikusitakoarekin oso pozik atera zirelako.
Donostiako Klasikoa 1981. urtean jaio zen eta Munduko Txirrindularitza Kopako parte izan zen 2005ean UCI Pro Tour sortu zen arte. Egun, UCI World Tourreko proba da eta mundo mailako klasikoen bigarren mailan dago proba garrantzitsuenen atzetik.
Garaipen gehien lortu dituen txirrindularia Marino Lejarreta da, Klasikoa hirutan irabazita (1981, 1981, 1987), atzetik Franceso Casagrande bi garaipenekin (1998, 1999), eta Lauren Jalabert (2001,2002), Luis Leon Sanchez (2010, 2012) zein Alejandro Valverde (2008, 2014) birritan irabazita ere.
Donostiako Klasikoaren palmaresa:
2010 1. Luis León Sánchez, 2. Aleksandr Vinokúrov, 3. Carlos Sastre
2011 1. Philippe Gilbert, 2. Carlos Barredo, 3. Greg Van Avermaet
2012 1. Luis León Sánchez, 2. Simon Gerrans, 3. Gianni Meersman
2013 1. Tony Gallopin, 2. Alejandro Valverde, 3. Roman Kreuziger
2014 1. Alejandro Valverde, 2. Bauke Mollema, 3. Joaquim Rodríguez
2015 1. Adam Yates, 2. Philippe Gilbert, 3. Alejandro Valverde
2016 1. Bauke Mollema, 2. Tony Gallopin, 3. Alejandro Valverde
2017 1. Michał Kwiatkowski, 2. Tony Gallopin, 3. Bauke Mollema
2018 1. Julian Alaphilippe, 2. Bauke Mollema, 3. Anthony Roux
2019 1. Remco Evenepoel, 2. Greg Van Avermaet, 3. Marc Hirschi
TXIRRINDULARITZA
Mikel Lizarte nagusi Amorebieta Klasikoan
Lizarte taldeko txirrindulari nafar gazteak taldeko lan ona erramatatu zuen azken esprintean
Alex Aranbururen garaipena Sestaon
Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen
Primoz Roglicek jantzi du Euskal Herriko Itzuliaren lehen elastiko horia
Roglic azkarrena izan da Itzuliko lehen etapan, Bilbon lehiatutako erlojupekoan