TXIRRINDULARITZA
Demi Volleringek bigarren garaipena eskuratu du
Demi Volleringek irabazi du Itzulia lasterketako bigarren etapa, Mallabian bukatu dena, eta maillot horiari eutsi dio. Team SD Worx taldeko txirrindulari nederlandarrak lidergoa mantentzen du, sailkapeneko bigarren txirrindulariari 22 segundoko aldea ateraz.
Itzulia Women lasterketako bigarren etapa ihesaldiak sortzeko mugimendu askorekin hasi zen. Hasierako kilometroak oso gogorrak izan ziren, hiru mendate puntuagarri baitzeuden eta horrenbestez, hasiera nahiko mugitua izan zen. Etapako 39. kilometroan 30 txirrindulari inguruko taldea osatu zen.
Zenbait kilometroko nahasmenaren ondoren, azkenean Trabakuara igotzean (hirugarren kategoriako mendatea) ihesera jo zuten Sheyla Gutierrez (MOV, 4), Shirin Van Anrooij (TFS, 16), Marta Jaskulska (LIV, 31), Anastasia Carbonari (VAL, 126), Nadia Quagliotto (BPK, 162), Tatiana Guderzo (TOP, 172) eta Yuliia Biriukova (ARK, 181) txirrindulariek. Tropelak minutu eta hogei segundoko distantzia mantendu zuen Team DSM eta FDJ-Nouvelle Aquitaine-Futuroscope taldeetako txirrindularien lanari esker. Lehenengo tarteko esprintera iristean lasterketa buruak 40 segundoko aldea izan zuen eta jarraian edizio honetako lehen kategoriako mendate bakarraren txanda ailegatu zen.
Hala, Karabietak ez zuen huts egin eta mendatearen hasieran tropelak ihesean joandakoak harrapatu zituen, ondoren Demi Volleringek (SDW, 44) erritmoa gogortzeko saiakera egin zuelarik, zenbait eraso eginez. Taldea txirrindulariak galtzen hasi zen; Marta Cavalli (FDJ, 91) ahalegindu zen, erritmoa bizkortuz, baina erasoak ez zuen jarraipenik izan. Helmugara iristeko 16,5 kilometro falta zirela Demi Volleringek tinko egin zuen eraso eta distantzia hartzea lortu zuen. Marta Cavalli (FDJ, 91), Pauliena Rooijakkers (CSR, 86) eta Olivia Baril (VAL, 124) Volleringekin joan ziren baina ez zuten elkar ulertu, eta faboritoen taldeak neutralizatu zituen. Azkenean, Demi Vollering, Marta Cavalli (FDJ, 91), Pauliena Rooijakkers (CSR, 86), Olivia Baril (VAL, 124) eta Juliette Labous (DSM, 63) lasterkariek 35 segundoko tartea irekitzea lortu zuten.
Etapa helmuga aurreko azken aldapan erabaki zen, Demi Volleringek erasoa jo zuen helmugatik 150 metrora zeudela eta Itzulia Women edizio honetako ondoz ondoko bigarren garaipena eskuratu zuen.
SAILKAPENAK
Sailkapen orokorreko liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
Mendiko liderra: Elise CHABBEY (CSR, 83)
Puntuen araberako liderra: Demi VOLLERING (SDW, 44)
Gazteen liderra: Niamh, FISHER-BLACK (SDW, 41)
Taldeen araberako sailkapena: Team SDW Worx
Txirrindulari euskaldunik onena: Lourdes OYARBIDE (MOV, 5)
Saiatuenaren saria: Sheyla GUTIERREZ (MOV, 4)
TXIRRINDULARITZA
Oier Iturraldek irabazi du 2020 Transpyrenees txirrindularitza froga
Errepidean 1000 km baino gehiago egin eta 40 mendate igo ostean, 2 egun, 18 ordu eta 56 minutuko denborakin jantzi du txapela Atanok
Igor Arrietak irabazi du Euskadiko Junior mailako Txapelketa
Berriatuako lasterketa irabazi du uharte arakildarrak, urrutitik erasoa jo eta gero
Aurten ez da Santikutz Klasikarik izango
Urtero maiatzaren 1ean izaten den proba irailaren 27ra atzeratu zen baina egoeraren okertzeak antolakuntzaren planak zapuztu ditu berriro ere