TXIRRINDULARITZA
Catalina Sotok irabazi du Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketa
Igande honetan, emakumeen Euskal Herriko Txapelketak hartu zituen Azpeitiak
Bi lasterketatan banatuta aritu ziren txirrindulariak: 15:15ean hasi zen kadeteen lasterketa, eta 16:30ean junior, 23 urtez azpiko eta Elite mailatako txapelak banatuko zituena. 2018an Gipuzkoako Klasikoa egin zenean bezala, emakumeen txapelketetan irteera zein helmuga Zelai Luzen egon ziren.
Ibilbide ezberdina zuten bi lasterketek. Kadeteak Azkoitira joan ziren lehendabizi, Munategitik Santakutzerako bidea hartuta; Azpeitira itzulita, Iraetaraino joan eta handik Arroagora igo ziren. Jarraian Azpeitira itzuli ziren lasterketaren azken txanpan, Landetatik Goenara igo, Garmendigainera jaitsi, eta saihesbidean behera hartuta, Jose Artetxe kaletik Zelai Luzeraino joateko.
Eguneko bigarren lasterketako txirrindulariak, berriz, kostarako bidea hartu zuten hasieratik, eta Azpeitia-Arroagoia-Landeta-Goena zirkuitua hiru aldiz egin zuten; hirugarrena osatuta, kadeteek bezala. Ondoren, Sanjuandegiko biribilgunera jo eta helmugara arteko azken metroak egin zituzten.
Lasterketa nagusia Catalina Soto txiletarrak irabazi zuen, proba guztian zehar buruan joan zelarik. Haren atzetik sailkatu zen Aranza Villalon txiletarra, eta hirugarren Naia Amondarain helmugaratu zen; hura izan zen lehen euskal herritarra, eta beraz, hura izan da Euskal Herriko txapelduna.
Kadeteen mailan, bestalde, Paula Ostiz izan zen txapelduna; haren atzetik sailkatu zen Melanie Dupin frantziarra, eta Naiara Espinosak eskuratu zuen hirugarren postua. Juniorretan, Olatz Arteagarentzat izan zen lehen postua, Nahia Aranarentzat bigarrena, eta Naroa Olanorentzat hirugarrena. 23 urtez azpikoetan, Naia Amondarain sailkatu zen aurrena, eta Lur Zufiria bigarren. Elite mailan, Tania Calvo sailkatu zen aurrena, Ziortza Isasi bigarren eta Muskilda Oloriz hirugarren.
Horrenbestez, Tania Calvo (LAB), Naia Amondarain (SWT), Olatz Camino (ARA) eta Paula Ostiz (LAC) dira Euskadiko txapeldun berriak.
TXIRRINDULARITZA
Unai Aznarrek irabazi du aurtengo Zumaiako txirrindularitza saria
Junior mailako 42. Zumaia Saria jokatu zen pasa den igandean Zumaian, non guztira 153 txirrindulari elkartu ziren
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzulia jokatuko da datorren sasoian
Maiatzaren 14tik 16ra lehiatuko da eta hiru eguneko lasterketa izango da
Carusok lortu du garaipena Getxoko Zirkuituan
Segundo bateko aldea atera dio atzetik helmugaratutako taldeari, non Giacomo Nizzolo bigarren izan den, Edu Prades hirugarren eta Jon Aberasturi laugarrena