TXIRRINDULARITZA
Carusok lortu du garaipena Getxoko Zirkuituan
Damiano Carusok (Bahrain McLaren) irabazi du Getxoko Zirkuitua – Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa
Azkeneko zortzi kilometroak bakarka eginda Damiano Carusok lortu du aurtengo garaipena, segundo bateko aldea aterata atzetik helmugaratutako taldeari, non Giacomo Nizzolo (NTT) bigarren izan den, Edu Prades hirugarren eta Jon Aberasturi laugarrena.
Julen Irizarrek (Euskaltel Euskadi) erasoa jo zuen 23. kilometroan, zirkuituari lehen itzulia eman ostean, Antonio Carvalho (Efapel), Iván Cobo (Kern Pharma), Oier Lazkano (Caja Rural), Luca Pacioni (Androni Giocattoli), Lionel Taminiaux (Bingoal), Riccardo Verza (Kometa) eta Angel Madrazo (Burgos-BH) gertutik jarraitu ziotelarik.
Ihesaldia kontrolpean izan zuen tropelak, haien abantaila handiena 3 minutu eta 23 segundokoa izan zelarik, baina hala ere zirkuituari azken itzulia ematea falta arte buruan mantentzea lortu zuten, Lazkano izan zelarik tropelak irensten azkena.
Pike Bidearen igoerak, 2 kilometrotako eremua Sondika eta Bilbo artean %14ko aldapak tarteko, tropelaren zatiketa ekarri zuen, lasterketa buruan taldetxo bat geratu zelarik: Caruso, Pello Bilbao, Gonzalo Serrano, Binian Girmay, Juanpe López eta Nelson Oliveira.
Rontegi zubitik gertu erorikoa izan zuten Serranok, Girmayk eta Lopezek, eta aurrean soilik Caruso, Bilbao eta Oliveira geratu ziren. Hortze jo zuen erasoa italiarrak, bere aldea haundituz joan zelarik 20 segunduko tartea lortu arte. Atzetik taldetxoa distantzia murriztuz joan zen baina azkeneko ahalegina eginda ozta-ozta baina bakarrik zeharkatu zuen Carusok Getxoko helmuga.
Orainarteko Carusoren palmaresa ez zen oso zabala, zortzigarren amaitu zuen 2015ko Giroa, bederatzigarren 2014ko Vuelta eta hamaikagarren 2017ko Tourra, baina garaipenei dagokionez, aurtengo Getxoko Zirkuituan parte hartu aurretik bakarra eskuratua zuen, Coppi-Bartali lasterketaren etapa baten 2013an.
AURTENGO GETXOKO ZIRKUITUAREN SAILKAPEN OROKORRA
- Damiano Caruso (Bahrain) 4h11:09
- Giacomi Nizzolo (NTT), segundu bakarrera
- Eduard Prades (Movistar), segundu bakarrera
- Jon Aberasturi (Caja Rural), hiru segundura
- Jesper Stuyven (Trek Sgafredo), hiru segundura
- Pello Bilbao (Bahrain), hiru segundura
- Charles Pianet (Novo Nordisk), hiru segundura
- Mauro Finetto (Nippo Delko), zazpi segundura
- Eliot Lietaert (Bingoal), zazpi segundura
- Miguel Flórez (Androni Giocattoli), zazpi segundura
Iazko edizioa
2019ko edizioan, Jon Aberasturik (Caja Rural) irabazi zuen Getxoko Zirkuitua. Alex Aranburu bere taldekide eta aurreko urteko irabazlea izan zen bigarren, gasteiztarrarengandik bost segundora, eta Lorenzo Manzin (Vital Concept) hirugarren, zortzira. Ibilbide berriaren lehen urtea zen, eta zaleak gustura gelditu ziren ikuskizunarekin.
TXIRRINDULARITZA
2022ko data ofizialak: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa
Azkenean, Itzulia Women errealitate bihurtuko da, eta UCI Women’s World Tour kategorian estreinatuko da
Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun
Gizonetan, Gorka Izagirre izan zen bigarren eta Jonathan Lastra hirugarren. Emakumeetan, Olatz Odriozolak eta Amaia Lartitegik osatu zuten podiuma
Ines Canterak irabazi du Bergara Hiria sari nagusia
Ines Cantera izan zen guztietan azkarrena, Ayala Serrano eta Laia Puigdefabregas onenak izan zirelarik kadete eta jubenil mailan