TXIRRINDULARITZA

Carlos Rodriguezentzat etapa eta Evenepoelentzat lidergoa

by | 2022/04/08

Argazkiak: Itzulia.eus

Carlos Rodriguez (Ineos) andaluziarrak bereganatu du Zamudio eta Mallabia artean jokatu den 2022ko Itzuliko 5. etapa. Primoz Roglicek sailkapen nagusiko elastiko horia galdu du, eta orain Remco Evenepoel da lider berria.

Eguneko ihesaldian sei txirrindulari izan dira: Sepp Kuss (Jumbo-Visma), Carlos Rodriguez (Ineos), Sergio Samitier (Movistar), Lucas Hamilton (BikExchange), Kenny Elissonde (Trek Segafredo) eta Marc Soler (UAE).

Gerora, helmugatik 60 bat kilometrora Soler eta Rodriguez bakarrik geratu dira. Bi iheskideek ia lau minutuko tartea izan dute, baina atzean, faboritoen taldeek lanari ekin diote, batez ere Jumbo-Visma (Roglic eta Vingegaard) eta Quick-Step (Evenepoel eta Alaphilippe) eta Bora (Vlasov), eta haien aldea minutura murriztu da.

Karabietako maldak baliatu ditu Rodriguezek ordurako lehertuta zegoen Solerri agur esan eta helmugarako falta ziren 15 kilometroak bakarka egiteko, azkenean garaipena erdietsi duelarik.

Faboritoen artean ere mugimenduak izan dira Karabietan, baina maldan behera. Evenepoelek egin du aurrera eta belgikarraren atzetik abiatu dira Ion Izagirre (Cofidis), Vlasov (Bora), Daniel Felipe Martinez (Ineos) laugarren etapako irabazlea, Enric Mas (Movistar) Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) eta Vingegaard (Jumbo-Visma).

Hortaz, sailkapen orokorra lehertu egin da, eta Itzuliko lider berria Remco Evenepoel da. Faboritoen arteko aldea 30 segundo ingurukoa da, eta Roglicek 8. postua du orain, liderrarekiko 1’05 segundora.

5. etapako sailkapena

1 RODRIGUEZ CANO, Carlos   IGD   4:07:09

2 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe  IGD  +00:00:07

3 EVENEPOEL, Remco     QST       +00:00:09

4 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion   COF   +00:00:11

5 MAS NICOLAU, Enric  MOV    +00:00:11

6 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio  TBV  +00:00:11

7 VLASOV, Aleksandr    BOH      +00:00:18

8 VINGEGAARD, Jonas  TJV    +00:00:20

9 SOLER, Marc   UAD     +00:00:38

10 BARCELO ARAGON, Fernando  CJR  +00:01:07

Sailkapen nagusia

1 EVENEPOEL, Remco     QST       018:12:29

2 MARTINEZ POVEDA, Daniel Felipe   IGD  +00:00:02

3 BILBAO LOPEZ DE ARMENTIA, Peio  TBV  +00:00:20

4 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion   COF   +00:00:21

5 VLASOV, Aleksandr    BOH      +00:00:22

6 VINGEGAARD, Jonas  TJV        +00:00:29

7 MAS NICOLAU, Enric  MOV    +00:00:37

8 ROGLIC, Primoz  TJV     +00:01:05

9 YATES, Adam   IGD     +00:01:15

10 SOLER, Marc     UAD     +00:01:30

Bestelako sailkapenen liderrak honakoak dira:

  • Mendia: Cristian Rodríguez (106, TEN)
  • Puntuak: Julian Alaphilippe (41, QST)
  • Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
  • Taldekakoa: Ineos-Grenadiers
  • Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)
  • Saiatuenaren saria (bosgarren etapa): Marc Soler (27, UAD)

TXIRRINDULARITZA

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen