MENDI LASTERKETAK

Bueltan da Ehunmilak proba

by | 2021/11/11

Argazkiak: ehunmilak.com

Duela hilabete batzuk, aurten Ehunmilak probarik lehiatuko ez zela jakinarazi zuten probaren antolakuntzaileek. Ehunmilak Ultra-Trail, Goierriko2Haundiak eta Marimurumendi maratoia bertan behera gelditu ziren beraz Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz. Halaber, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta araudia alde batera utzita, korrikalariei izen-ematearen  %100a itzuliko zietela gaineratu zuten.

Oraingoan baina, bi urteko etenaldiaren ondoren,  Ehunmiliak mendi lasterketaren 11. ekitaldia 2022ko uztailean jokatuko dela aditzera eman dute, gaur bertan, azaroak 11, ireki delarik izena emateko aukera, 17:00etatik aurrera, lasterketaren webgunean.

Datorren urteko proba uztailaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko da eta ohi bezala hiru proba izango dira jokoan; Ehunmiliak (168 kilometro eta +11.000 metro), Goierriko Bi Handiak (88 kilometro eta +6.000 metro) eta Marimurumendi maratoia (42 kilometro eta +2.300 metro).

Partehartzaile kopuruak proba bakoitzerako honakoak dira:

ehunmilak → 515 partaide (bai banaka zein taldeka).

g2h → 515 partaide.

mmm → 265 partaide.

Ekitaldi honek duen maila mantentzeko asmoz 11. edizio honetarako izen emate prezioak %5a igo dira, izan ere, urtetik urtera antolaketa handitzen joan da eta korrikalariei eskaintzen zaizkien baliabideak ere gehituz joan dira.

Ostegun honetan, azaroaren 11n, arratsaldeko 17:00etan irekiko da izen ematea probaren webgunearen bidez. https://www.ehunmilak.com/eu/

Hiru lasterketen fitxa teknikoa

Ehunmilak Ultra-Traila 

Distantzia            168 km

Desnibel positiboa          11000 m

Bide motak        %7 asfaltoa / %33 pista / %60 bidea

Irteera ordua    Ostirala, 18:00

Lehenengo partaidearen helmugaratzea            23 ordu inguru (larunbata, 17:00)

Azkenengo partaidearen helmugaratzea            48 ordu (igandea, 18:00)

Irteera/helmuga             Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)

G2haundiak goierri traila 

Distantzia            88 km

Desnibel positiboa          6000 m

Bide motak        %5 asfaltoa / %25 pista / %70 bidea

Irteera ordua    Ostirala, 23:00

Lehenengo partaidearen helmugaratzea            11 ordu inguru (larunbata, 10:00)

Azkenengo partaidearen helmugaratzea            22 ordu (larunbata, 21:00)

Irteera/helmuga             Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)

Marimurumendi maratoia

Distantzia            42,195 km

Desnibel positiboa          2300 m

Bide motak        %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea

Irteera ordua    Igandea, 08:00

Lehenengo partaidearen helmugaratzea            3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)

Azkenengo partaidearen helmugaratzea            8 ordu (igandea, 16:00)

Irteera/helmuga             Loinazko San Martin Plaza, 1 Beasain (udaletxe plaza)

Ehunmilak lasterketa

Ehunmiliak, Gipuzkoako Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoiena eskualdeetako mendiak zeharkatzen dituen ultra-trail lasterketa bat da. 2010ean sortu zen eta hasiera nahiz helmuga Beasain udalerriko plaza nagusian daude.

Lasterkariak ibilbide osoan dauden kontrol-gune bakoitzetik igarotzen dira, Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barna. Lasterketako punturik garaienak honakoak dira: Txindoki (1.346 m), Ganboa (1.402 m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izazpi (967 m) eta Hernio (1.075 m).

Ehunmiliak lasterketaz gain beste bi ere jokatzen dira asteburu berean.

Goierriko Bi Haundiak: 88 kilometrotakoa da eta Ganboa eta Aizkorri mendiak igotzen dira.

Marimurumendi: maratoiaren luzera dauka. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.

Azken edizioa

Urteurren borobila izan zen Ehunmilak festarena, hamargarrena, errekorren urtea izan baitzen 2019a, honako markak hautsi zirelarik:

Larunbatean, Goierriko Bi Handiak (88 kilometro) lasterketaren irabazlearekin batera, 09:01ean, hasi zen errekor festa. Berastegiko Jon Azpiroz (10:01:51), 2016an Dani Agirrek (10:09:47) egindako denbora 8 minutuan hobetu baitzuen. Emakumezkoetan ere bigarren errekorra iritsi zen, Uxue Frailerekin (12:11:21). 2015ean Silvia Triguerosek (12:15:34) egindako denbora lau minutuan gainditu zuen.

168 kilometroko Ehunmilak ultra trailean Jon Aizpuruk (22:21:54) Dominguezen marka 9 segundoan hobetu zuen eta emakumezkoetan, Ewa Majer poloniarrak, 2011n Nerea Martinezek jarritako errekorra (28:00:56) 19 minutuan hobetu zuen (27:41:47). Taldekako proban ere errekorra jarri zuten Ixaka Oñederra, Imanol Aleson eta Julian Murcillok.

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da, honakoentzako delarik: Ohikoak 3/5, Patinatzaileak 3/5, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

T3T mendi maratoia bertan behera geratu da

Antolakuntzak beharrezkoak ziren berme guztiak ezartzeko larri zebilen eta parte hartzaileen prestakuntza ere zalantzan zegoen koronabirusak eragindako egoeragatik