HERRI KIROLAK
Bizkaiko taldekako harrizulatzaile eta binakako aizkora txapelketak jokatu dira
Bizkaiko taldekako harrizulatzaile eta binakako aizkora txapelketa jokatu zituzten pasa den larunbatean, urriak 3, Sestaon
Sei bikote aritu ziren nor baino nor gehiago Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketan. Azkenean, Larrea aita-semeak izan ziren garaileak, hamabost minutu eta 50 segundoko marka egin zutelarik. Bigarren postuan, Atutxa eta Urruzuno sailkatu ziren, hamasei minutu eta hamasei segundoko denbora eginda, eta hirugarren postua Naredo-Irazabal bikotearentzat izan zen (hamasei minutu eta 35 segundo).
Lehia polita izan zuten lehenengo bi bikoteen artean, Atutxa eta Urruzuno (Inhar Urruzuno ondarrutarrak estreinakoz lehiatu du aizkora txapelketa ofizial bat), Larrea aita-semeekin aritu dira entrenatzen, eta maila antzeko bikoteak zirela gauza jakina zen. Aurreko astean erakustaldi bat izan zuten, eta orduan Atutxa eta Urruzunok irabazi zuten baina honakoan Larreatarrek eraman zuten txapela etxera.
Sailkapena:
Bizkaiko Binakako Aizkora Txapelketa
A.Larrea II.a-J.Larrea III.a 15 minutu eta 50 segundo
A.Atutxa II.a-I.Urruzuno 16 minutu eta 16 segundo
D.Naredo-A.Irazabal 16 minutu eta 35 segundo
J.Gisasola-I.Gisasola 16 minutu eta 40 segundo
B.Lekue-A.Oregi 17 minutu eta 34 segundo
H.Ezpeleta-E.Ezpeleta 18 minutu eta 29 segundo
Harrizulatzaileen txapelketari dagokionez, guztira bost taldek neurtu zituzten indarrak: Burdin Gazteak, Kabiezes, Piratak HKT, Aldai Aldea eta Errekatxo. Burdin Gazteak nagusitu zen. 11 zulo, 11zm eta 8mm lortu zituztelarik txapeldunek. Kabiezes eta Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldea sailkatu ziren bigarren (10 zulo, 3zm eta 1mm) eta hirugarren (9 zulo, 11 zm eta 6mm), hurrenez hurren.
Sailkapena:
Bizkaiko Taldekako Harrizulatzaile Txapelketa
Burdin Gazteak 11 zulo, 11 cm., 8mm.
Kabiezes 10 zulo, 3 cm. 1 mm.
Piratak HKT 9 zulo, 11 cm, 6 mm.
Aldai Aldea 9 zulo, 8 cm., 9mm.
Errekatxo 8 zulo, 10 cm., 9mm.
III. Euskal Pentatloi Sariaren sailkapen fasea lehiatu zen Azpeitian
Xabier Zaldua, Julen Gabirondo, Xabier Orbegozo Arria V.a, Kepa Peñagarikano, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares izango dira finalean
Aurtengo Euskadiko Aizkora Txapelketak lehiatuko dira
Federazioak iritziz aldatu eta azkenean Euskadiko aizkora txapelketak lehiatuko dira, lehen, bigarren zein hirugarren mailan
Arabako Herri-Kirol txapelketak Laudion
Emakumezkoen zein gizonezkoen txinga eta lokotx-bilketa txapelketak, eta lasto-botatze zein zakularien txapelketak jokatu ziren