HERRI KIROLAK
Bizkaiko lasto jasotze eta bigarren mailako aizkora txapelketak jokatu dira Diman
Bizkaiko lasto jasotze eta bigarren mailako aizkora txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean, irailak 25, Diman eguerdiko 12:30tan hasita.
Lasto jasotze txapelketak eman zion hasiera herri kirol jaialdiari, non hiru partaide aritu ziren nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko asmoz: Jon Loiola, Beñat Amade eta Joxe Martin Bustinza “Tubi”. Urte batzutan Gipuzkoako Txapelketea jokatzen ibili den Joxe Martin Bustinza dimoztarrak sasoi onean dagoela erakutsi zuen eta minutu bitan 24 jasoaldi eginda eraman zuen txapela etxera. Bigarren izan zan Beñat Amade 22 jasoaldi eginda eta hirugarren Jon Loiola 18 jasoaldirekin. Dagoeneko beraz, Tubik Bizkaiko hainbat txapel, Gipuzkoako bi eta Euskal Herriko 10 ditu.
Sailkapena:
1 Joxe Martin Bustinza “Tubi”, 24 jasoaldi
2 Beñat Amade, 22 jasoaldi
3 Jon Loiola, 18 jasoaldi
Bigarren mailako aizkora txapelketari dagokionez berriz, bost aizkolarik neurtu zituzten indarrak: Beñat Lekue, Aritz Oregi, Marco Nevado, Daniel Lopez eta Julen Mendieta.
Bi txandetan aritu ziren aipatu aizkolariak, lehenengo txandan Beñat Lekue eta Marco Nevado Segoviakoa aritu ziren eta bigarren txandan Julen Mendieta, Daniel Lopez eta Aritz Oregi. Azkenean Larrabetzuko Beñat Lekue izan zen garailea (17´58´´), nagusitasun osoz jantzi zuelarik txapela. Atzetik, bigarren postuan Aritz Oregi sailkatu zen minutu eta 11 segundora eta hirugarren Marco Nevado segoviarra, minutu eta 36 segundora.
Sailkapena:
1 Beñat Lekue 17 minutu eta 58 segundo
2 Aritz Oregi 19 minutu eta 9 segundo
3 Marco Nevado 19 minutu eta 34 segundo
4 Daniel Lopez 19 minutu eta 48 segundo
5 Julen Mendieta 22 minutu eta 32 segundo
Sari banaketa ekitaldian, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputadua eta Josu Gorospe Dimako alkatea egon ziren beste batzuen artean.
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta
600 kiloetako txapela irabazi du Gaztedi A taldeak
Hiru jardunaldien ostean, Gaztedi Ak 20,5 puntu lortu ditu, Goiherrik 18,5 eta Gaztedi Bk 15