HERRI KIROLAK/AIZKORA
Bizkaiko Binakako aizkora eta taldekako harrizulatzaile txapelketak Basaurin
Aitzol Atutxa eta Unai Aldape Bizkaiko binakako aizkora txapelketan eta Burdin Gazteak, taldekako harrizulatzaile txapelketan, Bizkaiko txapeldun berriak
Pasa den igandean, urriaren 25ean, eguerdiko 12:00etan hasita, Basauriko San Miguel auzoko frontoian lehiatu ziren Bizkaiko Binakako Aizkora txapelketa eta Bizkaiko Harrizulatzaileen txapelketa, ikusleentzako aforoa mugatua zegoelarik.
Lehendabizi aizkolariak aritu ziren nor baino nor gehiago, eta behin aizkolarien neurketa bukatuta eta sari banaketa eginda, harrizulatzaileen txanda etorri zen.
Binakako aizkora txapelketan honako bikoteak aritu ziren: Atutxa II.a-Aldape, Larrea III.a -Gisasola “Zelai IV.a”, Ezpeleta-Ezpeleta, Naredo-Irazabal, Lekue-Oregi eta Utxu-Mendieta.
Egin beharreko lanak, guztira zortzi enbor moztea: 54 ontzako sei enbor eta 60 ontzako beste bi.
Azkenean, Aitzol Atutxak eta Unai Aldapek osatutako Dimako bikoteak lortu zuen txapela, Unai Aldaperen lan onari esker Atutxa II.ak honakoan ere txapela etxera eraman zuelarik.
Sailkapena honela geratu zen:
- Aitzol Atutxa-Unai Aldape (14 minutu eta 47 segundo)
- Julen Larrea-Ioritz Gisasola “Zelai IV.a” (16 minutu eta 4 segundo)
- Aritz Irabazal-David Naredo (16 minutu eta 34 segundo)
- Ernesto Ezpeleta-Hodei Ezpeleta (19 minutu eta 34 segundo)
- Aritz Oregi-Beñat Lekue (21 minutu eta 15 segundo)
- Julen Mendieta-Xabier Garcia UTXU (23 minutu eta 49 segundo)
Harrizulatzaileen txapelketan berriz, honako taldeek neurtu zituzten indarrak: Gallarta, Piratak (Arratzu), Burdin Gazteak (Ortuella) eta Kabiezes (Santurtzi).
30 minutuko lanak amaituta, Ortuellako Burdin Gazteak taldeak eskuratu zuen Bizkaiko Taldekako Harrizulatzaile txapelketako lehenengo postua:
- Burdin Gazteak (10 zulo, 1 cm., 10mm.)
- Kabiezes (9 zulo, 75mm.)
- Gallarta (6 zulo, 66 mm.)
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatzeko azken txartela jokoan
Jon Rekondo leitzarra eta Beizamako Eneko Otaño lehiatuko dira Mutrikun larunbat hontan
Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute
Duela 29 urteko Goenatxo I.aren omenaldiaren ekitaldia eredu hartuta lehiaketa ezin ederragoa antolatu dute
Euskal Herriko 3.Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan Otxandion
Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea igo dira bigarren mailara