EUSKAL PILOTA
Bizkaia Txapelketako azken jardunaldia jokatuko da ostiralean
Ostiral honetan esku-pilotako III. Bizkaia Txapelketako txapela nortzuen artean jokatuko den erabakiko da
Hamabi pilotarik bikoteka jokatzen ari dira aurtengo Bizkaia Txapelketa hiruko bi taldetan banatuta, eta talde bakoitzeko irabazleak aurrez aurre izango dira finalean, bigarrenek hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituztelarik
Sei bikote hauek hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute, urtarrilaren 8an, 15ean eta 22an, eta urtarrilaren 31n, igandean, 12:00etan, finala jokatuko da.
Lehenengo jardunaldian, 2021eko urtarrilaren 8an, ostirala, 19:00etan, bi partida jokatu ziren: Amaia Aldai – Oihana Orbegozo 18 / Leire Garai – Maite Ruiz de Larramendi 22 (A Multzoa) eta Ainhoa Ruiz de Infante – Olatz Ruiz de Larramendi 13 / Olatz Arrizabalaga – Naroa Agirre 22 (B Multzoa).
Bigarren jardunaldian aldiz, urtarrilaren 15ean, ostirala, 19:00etan, beste bi partida izan ziren: batetik Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik 08 – 22 irabazi zuten Miren Larrate eta Gentzane Aldairen aurka (eta finalerako txartela eskuratu zuten bide batez), eta bestetik, Ainhoa Ruiz de Infantek eta Olatz Ruiz de Larramendik 09 – 22 irabazi zieten Andrea Aldaregia (Iera Agirrek ezin izan zuen jokatu) eta Arrate Bergarari.
Ostiral honetan beraz jokatuko da Bizkaia Txapelketako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldi erabakigarria, partida hauek lehiatuko direlarik: O. ARRIZABALAGA – N. AGIRRE vs. I. AGIRRE – A. BERGARA eta A. ALDAY – O. ORBEGOZO vs. M. LARRARTE – G.ALDAI.
Aurreneko lehian, Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre Iera Agirre eta Arrate Bergararen aurka lehiatuko dira. Lehendabizikoek aski izango lukete 14 tanto egitearekin finalean sartzeko. Bigarren bikoteak irabazi egin behar du nahitaez, berdinketa hirukoitza eragin eta hiru bikoteen arteko emaitzak ikusi eta finalerako txartela eskuratzeko aukeraren bat izateko.
Bigarren lehian, Amaia Aldai-Oihana Orbegozo eta Miren Larrarte-Gentzane Aldai bikoteen artean, hilaren 31n jokatuko den hirugarren eta laugarren posturako partidan sartzea izango da soilik jokoan.
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute
Bultzada berri bat xareari eta emakumeen kirolari
Historian lehen aldiz jokatuko dute infantil mailako neskek xareko txapelketa ofizial bat