EUSKAL PILOTA
Bizkaia Torneoaren saio bikoitza jokatu zen asteburuan
Argazkiak: Innpala
Iragan asteburuan jokatu zen Bizkaia Torneoaren ekitaldi bikoitza, hirugarren jardunaldiko hiru partida izan zirelarik: ostiralean, arratsaldeko 18:30etan Bizkaia Frontoian, Maldonado-Ibai Perez vs. Ibarguren-Urrutia eta Gaubeka-Gordon vs. Garate-D.Ruiz, eta larunbatean arratsaldeko 17:00tan Larrabetzuko frontoian, Fusto-Del Rio vs. Necol-Cambos.
Ostiraleko aurreneko partiduan, alde batetik lehenengo jardunaldian garaipena lortu zuten Maldonado eta Ibai Perezek oraindik bere momenturik onena bilatzeko asmotan zeuden Ibarguren eta Urrutiaren aurka aritu ziren. Eta honakoan ere garaile atera zen Maldonado-I.Perez bikotea, 3-0 nagusitu baitzen. Hala ere, kosta zitzaien irabazleei partidua aurrera ateratzea, izan ere, Beñat Ibarguren eta Iñaki Urrutia maila ona erakutsi zuten eta joko bat behintzat irabaztea merezi izan zuten. Garaileek ondo moldatzen direla erakutsi zuten beste behin ere eta hutsegiterik ez dutenez egiten haien bigarren garaipena erdietsi zuten.
Bigarren partiduan berriz, Gaubeka eta Gordon oso faboritoak ziren bikote aurkarian lesionatutako Ibargarayren ordez David Ruiz 19 urteko Sestaoko atzelaria aritu zelako, eta ez zuten hutsik egin, azkenean 3-0 irabazi zutelarik. Lau hilabete lesionatuta egon ondoren Garatek ez zuen ondo hasi partidua baina lehia aurrera egin ahala asko hobetu zuen bere jokoa. Ruiz gazteak lehen joko zoragarria jokatu zuen baina handik aurrera urduriegi ibili zen eta behar baino hutsegite gehiago egin zituen.
Azkenik, larunbatean Larrabetzun jokaturiko norgehiagokan, Necol eta Cambosek 3-2 irabazi zieten Fusto eta Del Riori. Hirugarren jardunaldi honetako partidurik onena izan zen, oso bizia eta piloteatua. Orohar lau palistak bikain aritu ziren baina Daxeko aurrelariak jokoari emandako erritmoa eta Baionako atzelariak erakutsitako adorea tarteko, Necol eta Cambosek aurkariak mendean hartzea lortu zuten.
Apirilak 9ko emaitzak, 18:30 Bizkaia Frontoia
Ibarguren-Urrutia 0 Maldonado-Ibai Perez 3
Gaubeka-Gordon 3 Garate-D.Ruiz 0
Apirilak 10eko emaitzak, 17:00 Larrabetzu
Fusto-Del Rio 2 Necol-Cambos 3
Apirilak 16, 18:30h, Bizkaia frontoia
Gaubeka-Gordon vs. Ibarguren-Urrutia
Maldonado-Ibai Perez vs. Necol-Cambos
Apirilak 17, 17:00h, Bizkaia frontoia
Fusto-Del Rio vs. Garate-Ibargaray
Bizkaia Torneoa
3 fase izango ditu txapelketak:
a) Sailkapen Liga: Guztiak guztien aurka joan-etorrian.
b) Finalerdiak: 1. bikote sailkatua sailkapen Ligan 4. bikotearen kontra eta 2. sailkatua 3. sailkatuaren kontra.
d) Finala: Bi finalerdietako irabazleak nor baino nor.
Partida guztiak 5 jokorik onenean jokatuko dira. Bikote bakoitzak lortzen dituen joku adina puntu lortuko ditu. Jokuak 10 tantora izango dira (azken txapelketetan ohikoa izaten ari den eran partidak Bizkaia Frontoiaren Facebook-eko orriaren bidez emango dira).
Guztira 13 jardunaldi izango dira eta hasierako ligaxka amaitzen denean, ekainaren 12an finarlerdiak lehiatuko dira, finalaren txanda astebete beranduago izango delarik.
Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako finalerdiak jokatu dira
Abuztuaren 22ko finalean, Iruñeak eta Doneztebek neurtuko dituzte indarrak, Labrit pilotalekuan
Ansak irabazi du finalaurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian
30-21 irabazi dio Goikoetxea V.ari ligaxkaren bigarren partiduan
Reyes Azkoitiaren taldeak lortu du finalerako txartela
Nora Mendizabal, Olatz Arrizabalaga eta Irantzu Etxebeste pilotariak Laboral Kutxa Torneoko finalerako sailkatu dira