EUSKAL PILOTA
Bizkaia Paleta txapelketako finalerdiak zehaztu dira
Aurtengo Emakumezkoen Larruzko Pilotako Bizkaia Paleta Txapelketan, IV. edizioa dena, guztira lau bikote arituko dira nor baino nor gehiago txapelaren bila: Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta, Nagore Martin-Maider Huizi, Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz eta Leire Galdos-Itsaso Erasun.
Guztien arteko ligaxka batekin hasi da lehiaketa, nahiz eta lehen fase hau ez den berez kanporaketa izango, lau bikoteak finalerdietara pasatuko direlako. Hori bai, finalerdiak zehazteko balioko du, lehen sailkatuek laugarrenen aurka jokatuko baitute eta bigarrenek hirugarrenen aurka, urtarrilaren 30ean egingo den finalerako txartela eskuratzeko asmoz.
Pasa den igandean jokatu zuten, Bilboko Miribillan, Bizkaia Torneoko ligaxkaren azkeneko jardunaldia eta ondorioz dagoeneko finalerdiak zehaztuta geratu dira.
Bi bikotek zuten lidertza jokoan, batetik Maider Huizi-Nagore Martin eta bestetik Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz, azkenean Huizi eta Martin nagusitu zirelarik bi jokoetan (0-2), bidenabar ligaxkako lehen postua eskuratu zutelarik.
Bi bikoteek zuten guztia eman zuten garaipena lortzeko, baina Martin-Huizi bikoteak fisikoki osoago amaitu zuen, lau palistek kalitate handiko hiru joko lehiatu ondoren, eta azkenean partida urdinek zakuratu zuten.
Beste partiduan, berriz, Leire Galdos eta Itsaso Erasunek 2-0 irabazi zieten Ariane Arrieta eta Uxue Agirresaroberi.
Garaipen honekin, Galdos eta Erasun hirugarren postuan sailkatu dira. Irabazleak oso indartsu hasi ziren eta horri esker, lehendabiziko jokoa inolako arazorik gabe bereganatu zuten. Bigarren jokoan ordea azken tantora arte borrokatu behar izan zuten baina azkenean honetan ere nagusitzea lortu zuten.
Emaitza hauekin beraz, finalerdietan Irazustabarrenak eta Etxanizek, bere aldetik, Galdos eta Erasun izango dituzte aurrez aurre, eta Huizi eta Martinek, Agirresarobe eta Arrietaren kontra jokatu beharko dute.
Bizkaia Torneoaren orainarteko emaitzak:
- jardunaldia (urtarrilak 2)
-Agirresarobe-Arrieta 0 Martin-Huizi 2 (8-12 / 8-12)
-Irazustabarrena-Etxaniz 2 Galdos-Erasun 1 (9-12 / 12-9 / 12-10)
- jardunaldia (urtarrilak 9):
-Irazustabarrena–Etxaniz 2 Agirresarobe-Arrieta 0 (12-9,12-9)
-Galdos-Erasun 0 Martin-Huizi 2 (10-12,9-12)
- jardunaldia (urtarrilak 16):
-Irazustabarrena-Etxaniz 1 Martin-Huizi 2 (10/12,12/9,5/12)
-Galdos-Erasun 2 Agirresarobe-Arrieta 0 (12/6,12/11)
Finalerdiak hilaren 23an jokatuko dira eta final handia 30ean eta txapelketa ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da.
Inuntziagaren neskak finalean izango dira
Mikel Inuntziagaren taldeak eta Reyes Azkoitiarenak jokatuko dute beraz, abuztuaren 27an, Laboral Kutxa Udako Torneoaren final handia
Juaneneak finalerdietako ligaxkarako txartela eskuratu du
Goikoetxeari 30-24 irabazi ondoren, Endika, Urriza eta Barrenetxearekin batera jokatuko du hurrengo fasea
Hormaetxea eta Aldazabalek irabazi dute Donibane Lohitzuneko laugarren masterra
Bide batez, hastear den Grand Slam Txapelketarako sailkapena zehaztuta geratu zen