EUSKAL PILOTA

Bizkaia 1 taldeak irabazi du E.H-ko Bote Luze Txapelketa

2021/10/18

Argazkiak: euskalpilota.org

Bote Luzeko Euskal Herriko VI. Txapelketako finala jokatu zen pasa den larunbatean Nafarroako Buñuel herrian, Gipuzkoa eta Bizkaia 1 taldeen artean.

Gipuzkoarrek Iparralde 2 taldeari irabazi zioten finalerdietan (11-1), eta Bizkaia 1 Bizkaia 2 taldeari nagusitu zitzaion (5-3).

Seigarren Euskal Herriko Txapelketa zen honakoa eta oraindik ez dute gipuzkoarrek txapelik lortu. Aurtengo txapelketan ere ezin izan zuten garaipena lortu, izan ere, Bizkaia 1 taldea hobeagoa izan zen eta 7-5 emaitzarekin nagusitu egin ziren.

VI EUSKAL HERRIKO BOTE LUZE TXAPELKETAKO EMAITZAK

Ligaxkako emaitzak:

A TALDEA

Jardunaldia 1: 2021/09/05  Berriz     BIZKAIA 1     8 – 3    IPARRALDE 2 (SENPERE 2)

Jardunaldia 2: 2021/09/12    IPARRALDE 2 (SENPERE 2)     7 – 6    IPARRALDE 3

Jardunaldia 3: 2021/09/25  VILLAFRANCA   IPARRALDE 3 (ESKULARI)   1 – 9   BIZKAIA 1

Sailkapena

1 BIZKAIA 1

2 IPARRALDE 2 (SENPERE 2)

3 IPARRALDE 3 (ESKULARI)

B TALDEA

Jardunaldia 1: 2021/09/05  Berriz    BIZKAIA 2    8 – 2   IPARRALDE 1 (SENPERE 1)

Jardunaldia 2: 2021/09/12  IPARRALDE 1 (SENPERE 1)   5 – 6   GIPUZKOA

Jardunaldia 3: 2021/09/25  OIARTZUN   GIPUZKOA   8 – 2     BIZKAIA 2

Sailkapena

1 GIPUZKOA

2 BIZKAIA 2

3  IPARRALDE 1 (SENPERE 1)

FINALERDIAK:

2021/10/02  OIARTZUN  GIPUZKOA  11 – 1 IPARRALDE (SENPERE 2)

2021/10/02  Berriz    BIZKAIA 1    5 – 3       BIZKAIA 2

2021eko E.H-ko BOTE LUZE TXAPELKETAKO FINALA:

BIZKAIA 1: 7  GIPUZKOA: 5

Bote luzea

Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.

Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da.