EUSKAL PILOTA
Bizkaia 1 taldeak Europako kluben arteko Champions de Llargues txapelketa jokatu du
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Bizkaia 1 taldea, aurtengo E.H-ko Bote Luzea txapelketako txapelduna, Valentzian aritu da pasa den asteburuan Europako kluben arteko Champions de Llargues txapelketa jokatzen.
Bizkaiko selekzioak Euskal Herriko bote luzeko txapelketa irabazi zuen orain hilabete inguru eta horrek llargues modalitateko munduko txapelketan parte hartzeko eskubidea eman zien.
Urriaren erdialdera jokatu zen Bote Luzeko Euskal Herriko VI. Txapelketako finala Nafarroako Buñuel herrian, Gipuzkoa eta Bizkaia 1 taldeen artean.
Aurretik, gipuzkoarrek Iparralde 2 taldeari irabazi zioten finalerdietan (11-1), eta Bizkaia 1 Bizkaia 2 taldeari nagusitu zitzaion (5-3). Finalean berriz, Bizkaia 1 taldea hobeagoa izan zen eta 7-5 emaitzarekin nagusitu egin ziren.
Pasa den asteburuan beraz, modalitateko talderik onenak batu ziren Valentzian. Valentziako bost taldez eta Bizkaiko selekzioaz gainera, Frantzia, Belgika eta Herbehereetako taldeak batu ziren.
Bizkaiko taldea sei pilotarik osatzen zuten: Egoitz Amantegi, Ander Antxia, Koldo Prieto, Iker Eskamez, Ander Martin eta Jon Arana.
Bederatzi taldeak hiru multzotan banatu zituzten, bizkaitarrei multzorik zailena egokitu zitzaielarik, eta ondorioz galdu egin zuten gerora txapelketa irabaziko zuen Parcent (Valentzia) nahiz Herbehereetako taldeen kontra. Valentzian oso ohituta daude modalitate horretara eta hango talde biren artean jokatu zuten finala.
Bote luzea
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. Talde bakoitza zortzi pilotariz osatua dago; bost kantxaratzen dira eta aldaketak egitea onartua dago. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea
Emakumezkoen IV. Eskupilota Bizkaia Txapelketaren finalerdiak lehiatu dira
Emaitzak: Aldai-Mendizabal 22 vs. Larrarte-Oses 8 eta Garai-Gaminde 8 vs. Arrizabalaga-Agirre 22
Abian da Malerrekako Erronka emakumezkoen pilota txapelketa
Ados pilota elkarteak antolaturiko lehiaketaren lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean Ezkurran
Aldabe eta Apezetxea, txapeldun
Berria Txapelketako finalean, Loitegi eta Zaldua 35-29 gainditu ondoren