HERRI KIROLAK/HARRIA
Binakako harri-jasotze Txapelketako jardunaldia lehiatu zen Pobesen
Binakako Harri-jasotze Txapelketako (Gruas Iru Saria) zortzigarren jardunaldia jokatu zen pasa den igandean Pobesen
Binakako harri-jasotze txapelketako saioan, Jokin Eizmendi zarauztarra eta Gorka Etxeberria oriotarra elkarrekin aritu ziren, eguerdiko hamabietatik aurrera, Urbigain pilotalekuan. 2020 Binakako Harri-jasotze Txapelketa “Gruas Iru Saria”-ren zortzigarren jardunaldia zen honakoa, eta bi aizkolariek guztira 7.469 kilo altxatu zituzten, 63 jasoaldi eginda.
Bi harri-jasotzaileak 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin aritu ziren, bina minutuko txandetan.
Jokin Eizmendik, 175 kiloko laukizuzenari 9 jasoaldi eman zizkion (1575 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 13 (1794 kilo). Gorka Etxeberriak bere aldetik, 100 kiloko zilindroari 26 altxaldi eman zizkion (2600 kilo) eta 100 kiloko bolari 15 (1500 kilo).
Emakumezkoen harri-jasotze erakustaldia ikusteko aukera ere egon zen Pobesen, non Aroa Sanchez bakarka aritu zen lanean, bi minutuko txandetan.
50 kiloko zilindro zaharrari 9 jasoaldi eman zizkion, 50 kiloko kubikoari 6 eta 50 kiloko bolari 7, guztira 22 altxaldi burutu zituelarik.
Aroa Sanchez estreinakoz atera zen plazara Pobeseko saioan, izan ere, Orioko Joseba Ostolaza Harri Eskolan hilabetez entrenatu ostean, 18 urterekin debuta egin zuen harri-jasotzaile modura.
Binakako Harri-Jasotze Txapelketako hurrengo jardunaldia, bederatzigarrena izango dena, Bastidako pilotalekuan lehiatuko da datorren igandean, azaroak 29, eguerdiko 11:00tan hasita, bertan, Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta elkarrekin arituko direlarik.
Egun horretako herri kirol jaialdian, bigarren zein hirugarren mailetako Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalak ere jokatuko dira.
HERRI KIROLAK/HARRIA
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa jokatu zen Donostian
Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo sailkatu dira finalerako
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile bakarkako Sega Ligan
Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa Etxalekun lehiatu zen
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jesus Mari Mujika txapeldun
Aiako probalekuan jokatutako Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketan nagusituta