HERRI KIROLAK/HARRIA
Binakako Harri-jasotze Txapelketako bina jardunaldi jokatu ziren Bastidan
Binakako Harri-jasotze Txapelketako (Gruas Iru Saria) bederatzigarren eta hamargarren jardunaldiak jokatu ziren pasa den igandean Bastidan
Binakako harri-jasotze txapelketako 9. saioan, Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta elkarrekin aritu ziren, eguerdiko hamabietatik aurrera, Bastidako Udal polikiroldegian. Bi harri-jasotzaileak 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin aritu ziren, bina minutuko txandetan.
Urdax Magunazelaiak, 175 kiloko laukizuzenari 8 jasoaldi eman zizkion (1400 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 13 (1794 kilo). Jon Irañetak bere aldetik, 100 kiloko zilindroari 24 altxaldi eman zizkion (2400 kilo) eta 100 kiloko bolari 18 (1800 kilo). Guztira bi harrijasotzaileek 7.394 kilo altxatu zituzten, 63 jasoaldi eginda.
Jarraian, Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zen ere, non Jon Unanue “Goenatxo III.a” eta Hodei Iruretagoiena “Izeta IV.a” elkarrekin aritu ziren lanean.
Goenatxo III.ak, 175 kiloko laukizuzenari 7 jasoaldi eman zizkion (1225 kilo) eta 138 kiloko kubikoari 10 (1380 kilo). Izeta IV.ak aldiz, 100 kiloko zilindroari 25 altxaldi eman zizkion (2500 kilo) eta 100 kiloko bolari 20 (2000 kilo). Guztira bi harrijasotzaileek 7.105 kilo altxatu zituzten, 62 jasoaldi eginda.
Jadanik hamar jardunaldi jokatuta, honakoa da 2020ko Binakako Harrijasotze Txapelketako sailkapena:
1 Jokin Eizmendi-Gorka Etxeberria: 14.638 kilo (7169+7469)
2. Urdax Magunazelaia-Jon Irañeta: 14.213 kilo (6819+7394)
3. Jon Unanue-Hodei Iruretagoiena: 14.210 kilo (7105+7105)
4. Julen Diaz-Mikel Lopetegi: 13.996 kilo (7467+6529)
5. Aimar Galarraga-Jagoba Otaegi: 13.584 kilo (6742+6842)
Bestalde, emakumezkoen ingude Txapelketa jokatu zen ere Bastidan, Estibaliz Cidad eta Karmele Gisasola “Zelai III.a” aritu ziren, 30 kiloko ingudearekin, minutu eta erdiko txandetan. Gisasolak 93 jasoaldi egin zituen eta Cidaded 84.
HERRI KIROLAK/HARRIA
Zehaztu dira Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak
Julen Gabirondo, Patxi Mindegia, Jokin Urretabizkaia, Hodei Ezpeleta, Suharri Rodríguez eta Xabier Zaldua sailkatu dira
Urrezko Aizkolarien Koparen kanporaketa lehiatu dute Etxebarrin
Hurrengo kanporaketarako sailkatu direnak, Patxi Mindegia, Suharri Rodriguez eta Ibai Soroa izan dira
Euskal Herriko launakako txapelketa mistoa irabazi du Beti Gaztek
290 kiloko kategoriako 21 urtez azpiko txapelketan berriz, Goiherri A taldea izan zen txapelduna