HERRI KIROLAK/AIZKORA
Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldia lehiatu zen Iraetan
Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia “Basozabal” nagusitu dira XXII. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hirugarren jardunaldian
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako hogeita bigarren edizioa abiatu zen urtarrilaren 16an, igande eguerdian Arabar Errioxako Eskuernaga herrian jokaturiko lehen jardunaldiarekin, hilaren 22an, Burgelun (Araba) bigarren saioa lehiatu zutelarik.
Egun bat beranduago, urtarrilaren 23an hain zuzen ere, txapelketako hirugarren jardunaldia burutu zen Iraetan, arratsaldeko 17:30etan hasita.
Egin beharreko lanak, honakoak: guztira hamaika enbor ahalik eta azkarren moztea, sei modalitate ezberdinetan. Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaiak 18 minutu eta 04 segundo behar izan zituzten lana burutzeko eta Xabier Zaldua eta Luis Txapartegik berriz, 22 minutu eta 31 segundo.
2022 Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa, 3. jardunaldia
Hodei Ezpeleta -Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, 18 minutu eta 04 segundo: erloju kontra 51´´ eta 1´01´´, zutik 1´49´´, abiadura 4´11´´, zutik/etzanda 2´54´´, azken proba 7´18´´
Xabier Zaldua-Luis Txapartegi, 22 minutu eta 31 segundo: erloju kontra 1´12´´ eta 1´03´´, zutik 1´53´´, abiadura 5´35´´, zutik/etzanda 3´52´´, azken proba 8´56´´
Harrijasotzeari dagokionez, 2022 Errota Harri Jasotze Txapelketa lehiatu zen ere Iraetako herri kirol jaialdian, non Mikel Lopetegi Urrak bere nagusitasuna erakutsi zuen beste behin Errota Harriarekin. 2020an nola, atzo ere zarauztarra izan zen Errota Harriari, 107 kiloko bolari, altxaldi gehien eman zizkiona: 30 aldiz jaso zuen, hiru minutuko tartean. Paulo Azpiazu bigarren sailkatu zen 27 altxaldirekin, Beñat Telleria hirugarren 26rekin eta Xabat Olaizola laugarren 22rekin.
SAILKAPENA:
1 Mikel Lopetegi “Urra” 30 jasoaldi
2 Paulo Azpiazu 27 jasoaldi
3 Beñat Telleria 26 jasoaldi
4 Xabat Olaizola 22 jasoaldi
Jarraian, Emakumezkoen harri-jasotze txapelketaren txanda izan zen, bertan Lur Errekondok 46 jasoaldi eman zizkielarik 50 kiloko hiru harriei, bi minutuko txandetan: 19 zilindroari, 9 kubikoari eta 18 bolari.
Nafarroako ingude eta aizkora txapelketak larunbatean Beran
Gizonezkoen zein emakumezkoen ingude altxatze txapelketak batetik, eta III. mailako aizkora txapelketako finala bestetik
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean
Gaztedik jantzi du 580 kiloko misto mailako txapela, Erandioko Goiherri taldeari azken tiraldian 2-0 irabazita
Iker Vicentek irabazi du 2020ko Urrezko Kopa
Vicente izan zen lanak bukatzen azkarrena, bigarrena Mikel Larrañaga, hirugarrena Txikia IV.a, laugarrena Otaño eta Rekondo bosgarrena