TXIRRINDULARITZA
Bilbotik abiatuko da aurtengo Getxoko Txirrindulari Zirkuitua
Abuztuaren 1ean egingo da Getxoko Txirrindulari Zirkuituaren 76. edizioa –Otxoa Anaiak Memoriala– baina aurtengo lasterketak berritasun bat izango du, aurrekoetan ez bezala, Bilbotik abiatuko dela iragarri baitute antolatzaileek.
Punta Galea Txirrindulari Elkartea eta Bilboko Udala akordio batera iritsi dira lasterketaren aurtengo irteera-puntua Guggenheim Museoko zabalgunea izateko, hartara lehen aldia izango da abiapuntua Getxotik kanpo kokatzen dena. Hala ere, irteeratik abiatu ondoren, tropela Getxora joango da, eta bertan berreskuratuko du ohiko hiri-zirkuitua.
Bilbo eta Getxoko udalen lan amankomunari esker hartu da erabaki hau, zeinari 2022ko triatloi txapelketa eta 2023ko Tourrari buruzkoak erantsi behar zaizkio.
Probako antolatzaileek pixkanaka garatu dituzten hobekuntzak munduko talde onenen interesa pizten joan dira, eta horrek bere isla izan zuen aurreko edizioko partaidetzan, World Tourreko bost taldek eta maila handiko txirrindulariek parte hartu baitzuten, besteak beste, Mikel Landa, Peio Bilbao, Damiano Caruso, Mark Cavendish, Giacomo Nizzolo, Mads Pedersen edo Fernando Gaviria (sakatu HEMEN 2021eko partehartzaileen behin-behineko zerrenda ikusteko).
Iaz, Damiano Carusok (Bahrain McLaren) irabazi zuen Getxoko Zirkuitua – Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa, segundo bateko aldea aterata atzetik helmugaratutako taldeari, non Giacomo Nizzolo (NTT) bigarren izan zen eta Edu Prades hirugarren.
2020KO GETXOKO ZIRKUITUAREN SAILKAPEN OROKORRA
- Damiano Caruso (Bahrain) 4h11:09
- Giacomi Nizzolo (NTT), segundu bakarrera
- Eduard Prades (Movistar), segundu bakarrera
- Jon Aberasturi (Caja Rural), hiru segundura
- Jesper Stuyven (Trek Sgafredo), hiru segundura
- Pello Bilbao (Bahrain), hiru segundura
- Charles Pianet (Novo Nordisk), hiru segundura
- Mauro Finetto (Nippo Delko), zazpi segundura
- Eliot Lietaert (Bingoal), zazpi segundura
- Miguel Flórez (Androni Giocattoli), zazpi segundura
TXIRRINDULARITZA
Oier Iturraldek irabazi du 2020 Transpyrenees txirrindularitza froga
Errepidean 1000 km baino gehiago egin eta 40 mendate igo ostean, 2 egun, 18 ordu eta 56 minutuko denborakin jantzi du txapela Atanok
Igor Arrietak irabazi du Euskadiko Junior mailako Txapelketa
Berriatuako lasterketa irabazi du uharte arakildarrak, urrutitik erasoa jo eta gero
Aurten ez da Santikutz Klasikarik izango
Urtero maiatzaren 1ean izaten den proba irailaren 27ra atzeratu zen baina egoeraren okertzeak antolakuntzaren planak zapuztu ditu berriro ere