HERRI KIROLAK/AIZKORA
Bihar jokatuko da Otxandion Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala
Argazkia: erran.eus/
Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala jokatuko da larunbat honetan, abenduak 14, 17:30ean hasita Otxandioko Mañondoko pilotalekuan
Sei aizkolari ariko dira nor baino nor gehiago, tartean hiru nafar eta araba, bizkaia eta gipuzkoako ordezkari bana, aizkolari bakoitzak orotara 5 enbor ebaki beharko dituelarik, 54 ontzako hiru enbor eta 60 ontzako bi.
Udako lehiaketetan izan ziren kanporaketetan oinarrituta lortu ziren postuak finalean lehiatzeko, Ezkurran abuztuak 17an, Gatikan abuztuak 25ean eta Irurtzunen irailaren 25ean egindako txapelketetan, hain zuzen ere. Bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako aizkolariek lortu zuten final honetara heltzea.
Eneko Saralegi leitzarra ariko da larunbatean Otxandion jokatuko den Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finalean https://t.co/qNQ1FQwPdm
— Erran (@Erran_eus) December 12, 2019
Dena den, Xabier Orbegozoren ordez Ezkurrako kanporaketan hirugarren postuan sailkatu zen Julen Aranberri hartuko du parte asteburuan, aurrekoa min hartuta dagoelako tamalez.
Hori horrela, finalean arituko diren sei aizkolariak hurrengoak dira: Eneko Saralegi, Txomin Amundarain eta Goizeder Belza naparrak, Luis Mari Polanco arabarra, Julen Aranberri gipuzkoarra eta Ioritz Gisasola bizkaitarra. Ilusioz beterik ailegatuko dira seirak biharko lehiara eta beraz esan daiteke ez dagoela faborito garbirik, paretsu ariko direnaren ustea baitago.
3. mailako txapela lehian egoteaz aparte, biharko Otxandioko txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko aizkorako bigarren mailara igoko dira datorren urtean.
Bestalde, egunotan ere, beste herri kirol jardunaldia izango da Bizkaian bertan. Astelehenean, abenduaren 16an, Euskadiko Idi Proba Txapelketa ospatuko da Abadiñoko probalekuan, gaueko 21:00etatik aurrera. Garagartza Elkartea, Arene Jatetxea eta Taberna Goieta izango dira parte-hartzaileak, Euskadiko Herri Kirol Federakundeak antolaturiko ekitaldian.
Goiherri A taldeak irabazi du Euskadiko lur gaineko Txapelketa, 600 kilotan
Goiherri A talde erandiotarrak jantzi du txapela, tiraldi erabakigarrian Laukizko Gaztediri 2-0 irabazi ondoren
Nafarroako ingude eta aizkora txapelketak larunbatean Beran
Gizonezkoen zein emakumezkoen ingude altxatze txapelketak batetik, eta III. mailako aizkora txapelketako finala bestetik
Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen larunbatean
Gaztedik jantzi du 580 kiloko misto mailako txapela, Erandioko Goiherri taldeari azken tiraldian 2-0 irabazita