EUSKAL PILOTA
Bihar jokatuko da erremonteko Binakako finala Galarretan
Argazkia: berria.eus
Larunbatean jokatuko da Erremonteko Txapelketako Nagusiko binakako finala Galarretan, 15:45tik aurrera.
49. edizioa duen Erremonte Binakako Txapelketaren finala ate joka dugu eta bertan Matxin III.a eta Barrenetxea IV.ak, Urriza eta Larrañagaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Bideoa: eitb.eus
Pasa den abenduaren 21ean, finalerdietako ligaxkaren partida jokatu zen, non Matxin III eta Barrenetxea IV-ak Juanenea eta Aspiroz osaturiko bikotea mendean hartu eta finalerako txartela lortu zuten. Finalerdiko ligaxkaren azken partida oso berdindua izan zen. Juanenea eta Azpirozek agindu zuten, nahiz eta berdinketa asko egon lehendabiziko erdian. Amaiera aldera, gorriek 34-35 galtzen zeudelarik azken ahaleginean sei ta hutseko partziala egin eta azkenik 40-35 irabaztea lortu zuten.
Astebete lehenago, abenduaren 14an, Urriza eta Larrañaga izan ziren finalerako sailkatu zirenak. 30 tantu egitearekin nahikoa zuten finalerako txartela lortzeko baina garaipena ere eskuratu egin zuten, Juanenea eta Aspiroz menderatuz. Uste zena baino pardita berdinduagoa izan zen, gorriek 16-6 irabazten jarri ziren eta garaipen erosoa zirudienean aurkariek markagailuari buelta eman eta 35-37 jarri ziren aurretik. Azkenean ordea, gorriek lortu zuten garaipena 40-38 eta finala lehiatuko duten bikoteak erabakita geratu ziren.
ABENDUAK 28 15:45 Galarreta
1. PARTIDUA. Juanenea –Zubiri Aldabe Azpiroz 30 TANT.
2. PARTIDUA. Matxin III Barrenetxea IV Urriza Larrañaga 40 TANT.
3. PARTIDUA. Zeberio II Endika Ansa II Ion 40 TANT.
4. PARTIDUA. Urrutia II Arruarte Beñat Garces 30 TANT.
Atzo, Binanako Txapelketaren finalistek, 12:00etan, Galarretan aukeratu zituzten larunbatean jokatuko den finalerako pilotak. Pilota hautaketa bertan, elkarren aurka ariko diren bikoteek estrategia guztiz ezberdinak erabiliko dituztela aditzera eman zuten. Matxin III.a-Barrenetxea VI.ak pilota biziak aukeratu zituzten, joko garaia eta bizkorra nagusitzeko. Urriza-Larrañagak, berriz, pilota motelagoen alde egin zuten, bikote gorriaren guztiz kontrako helburuarekin, jokoa azpitik garatu dadin gehiago.
Ideiak oso argi dituzte denek larunbatean jokatuko den erremonteko Binakako Txapelketaren finalerako https://t.co/YgQrWNeuwO
Jon Ormazabalen informazioa pic.twitter.com/LKDfWBJYw2
— naiz: Kirolak (@naiz_kirolak) December 26, 2019
Dena prest dugu beraz, aurtengo binakako erremonte final haundiaz gozatzeko, ETB1-ek ikuskizuna zuzen-zuzenean emango duelarik.
[Prentsa Oharra] Nazioarteko Pilota Federazioaren araudiaz
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak Euskal Selekzioa onesteko bideari ekiteko asmoa dugu
.
Bixintxo Bilbao zigortuta, Munduko Txapelketan ikurrina ateratzeagatik
Nazioarteko Pilota Federazioko Diziplina Batzordearen arabera, «arau hauste larria da baimendu gabeko bandera bat atera izana»