Euskal Selekzioak
[BIDEOA] Etxeko elkarrizketak: Martxel Toledo (18’55”)
Elkarrizketa osorik
Badu zer kontatu Martxel Toledok. 20 urte egin zituen ESAITen euskal selekzioak aldarrikatzen. Eta jarraitzen du, Euskal Selekzioen ofizialtasuna lortzeko guztien beharra dagoela iritzita
“Agintean daudenek, gobernukideek, Federazioetako arduradunek, kirolariek, zaletuek eta eragile guztiek batera eginez gero errazago izango da ofizialtasuna lortzea”
Martxel Toledo (Oiartzun, 1951), ESAIT erakundeko bozeramaile ohia hautatu dugu Etxeko ELKARRIZKETAK bideo formato berriarekin hasteko. Egoera berezian bizi garen une honetan bistakoa da bide berriak jorratu beharra eta, nork daki, agian leiho berri eta itxaropentsuak zabalduko dira etorkizunerako. GU ERE BAI! ekimena bultzatzeko borondate trinkoa adierazi, eta berretsi egin digu bide horretan izango direla bera zein ESAITeko gainerako kideak ere.
Martxel Toledo, aurrera begira (elkarrizketaren zatia)
Ohikoa ez duen bizarrarekin topatu dugu ordenagailuaren bestaldean. Harro agertu da ESAITen 20 urtetako ibilbideaz. 1996an kirolariekin batera eman zuten prentsa aurrekoa du erakundearen sorreraren abiapuntutzat. Izenak dioen moduan, ESAIT (Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea) iritzia zabaldu eta modu erangikorrean antolatzeko erakunde soziala zen. Nabarmena zela dio, izandako harrera onak garbi erakutsi zuen euskal gizartean zegoen iritziarekin bat zetorrela. Inork inoiz saldu duen kamiseta eta merchandinsing gehien saldu izana, esate baterako, horren adierazle ere badela. Horri esker gainera, erakunde bezala, mantentzeko bitartekoak eskuratzen zutela aitortzen du. Izan ere, ez zuten inoiz inolako laguntza ekonomiko instituzionalik izan. Baina mina adierazten du garaiko Federazioek eta EAEko agintariek hasieratik izandako euskal selekzioaren aldeko konpromiso kaxkarraz. Beste egoera batetan egongo ginatekela uste baitu, apustu ausartagoak egin izan balira.
Egindako ekimen inportante asko aipatu gabe utziko dituela jakinda, kontatzen ditu egindako hainbat: alderdi politiko gehienekin adostutako Kirol Legea onartzea Legebiltzarrean; euskal futbol selekzioaren partidetan egindako manifestazioak; Katalunia eta Euskal Selekzioaren arteko partidaren ostean jokalariekin egindako 30.000 laguneko manifestazioa; Japoniako mundialeko sokatirakoei emandako babesa; Venezuelakin jokatutako partidan izandako parte hartzea; urtero egindako euskal selekzioaren eguna… Baina, bereziki, gogoratu nahi ditu egun oraindik egiten direnak: abuztuko mendi martxa, Leitzako mendi erronkak, Tourreko erregin etapako mobilizazioak… Autokritika gisa azaltzen du, aliantza eta babes zabalagoak lortu ez izana, baina baikor dago hasi berria den GU ERE BAI! bezalako ekimenekin. Dio pentsionista dela, baina ez jubilatua, eta bere eta ESAITeko kideen laguntza eskaini du gogotsu.
Euskal Selekzioak
Eneko Bidegain: “Futbola politika da”
“Frantziak Munduko Futbol kopako finala jokatzeak –eta irabazteak– karga politiko handia du. Ez gara kirolaz ari. Politika da, eta politika bakarrik. Kirolaren mozorro azpian eta jokoaren aitzakian, Frantziak sekulako gola sartu digu euskaldunoi”
Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraz
Euskal Herria Kirola elkartearen postura, Euskal Selekzioak nazioartean aritzeko ofizialtasun eskaeraren gainean
Beñat Zarrabeitia: “Despachos y competitividad, claves hacia la oficialidad”
Beñat Zarrabeitiaren erreportajea [GARA 2018.09.02], Euskal Selekzioaren auziaren norabidean urrats kualitatiboak emateko beharraz