TXIRRINDULARITZA

Bidasoa Itzulia ere bertan behera geratu da

by | 2020/04/01

Argazkiak: Bidasoa Itzulia

Asteartean izan genuen antolakuntzaren oharraren berri, non Bidasoa Itzulia bertan behera geratzen zela jakinarazten zuten

 

Bidasoa Itzulia, urtero lehiatzen den amateur kategoriako froga da, 1983. urtetik bidasoaldean egiten dena. 23 urtez azpikoen mailako lehiaketarik garrantzitsuenetarikoa da txirrindularitza egutegian, nazioarteko froga ezaugarriak biltzen dituelako eta profesional mailara urratsa emateko aukera delako.

Covid-19 birusaren kutsapenaren bilakaerak ezarritako osasun-larrialdi egoeraren ondoren, eta osasun-agintarien aginduei jarraituz, Bidasoa Itzulia Elkarteak erabaki berri du maiatzaren 6tik 9ra bitartean egitekoa  zen XLVIII Bidasoa Itzulia bertan behera uztea.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete edizio honetan parte hartu duten udal guztie, baita babesleei, erakunde publikoei, talde parte-hartzaileei, hedabideei, laguntzaileei eta orohar zaleei ere, hartutako erabakia ulertuko dutelakoan.

Antolakuntzaren aburuz, lehentasuna eta erantzukizuna partehartzaile guztien, bolondresen, erakundeen eta ekitaldi honetako partaide guztien osasuna bermatzea izan da.

Halaber, hurrengo urterako data jadanik finkatu dute, 2021eko Itzulia maiatzaren 5tik 8ra bitartean ospatuko delarik.

Iazko edizioa

2019an Carmelo Urbanok irabazi zuen sailkapen orokorra, azkeneko etapan ezustekoa emanda. Izan ere, sailkapenean seigarren postuan zegoen Urbano baina Erlaitzeko mendatean erasoa jo eta ordurarte lidergoan zegoen Alejandro Roperok ezin izan zion lehenengo postuari eutsi.

2019ko sailkapena:

1. Carmelo Urbano – Caja Rural Seguros RGA (10:45:54)
2. Simon Carr – AVC Aix En-Provence (10:45:59)
3. Alejandro Ropero – Kometa Cycling Team (10:46:55)
4. Jose Felix Parra – Lizarte (10:47:04)
5. Alex Martin – Kometa Cycling Team (10:47:12)
6. Juan Fernando Calle – Caja Rural Seguros RGA (10:47:20)
7. Mikel Mujika – Eibar Energia-Hiria (10:47:24)
8. Endika Lazaro – Aiarabike Trek-Electroal (10:47:33)
9. Alessandro Fancellu – Kometa Cycling Team – (10:48:38)
10. Axe Narbonne – AVC Aix En-Provence (10:48:42)

Aurreko urteetako podiumak

2018 1. Juan Pedro López, 2. Alessandro Covi, 3.  Barnabás Peák

2017 1. Sergio Samitier, 2. Matteo Sobrero, 3. Julian Mertens

2016 1. Umberto Orsini, 2. Edward Ravasi, 3. Mark Padun

2015 1. Steven Calderón, 2. Enric Mas, 3. Jaime Rosón

2014 1. Loïc Chetout, 2. Iuri Filosi, 3. Jakub Kaczmarek

2013 1. Mario González Salas, 2. Martín Lestido, 3. Santiago Ramírez

2012 1. Alexey Rybalkin. 2. Pavel Ptashkin, 3. Víctor Martín

2011 1. Evgeny Shalunov, 2. Sergey Belykh, 3. Kirill Sveshnikov

2010 1.  Sergey Shilov, 2. Jesús Herrada, 3. Ramūnas Navardauskas

2009 1. Dmitrii Ignatiev, 2. Alexander Ryabkin, 3. Arturo Mora

TXIRRINDULARITZA

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Alex Aranbururen garaipena Sestaon

Helmugarako hamar kilometroren faltan erasoa jo zuen ezkiotarrak eta Sestaora bidean abantailari eutsita garaipena erdietsi zuen