HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Beti Gaztek irabazi du Euskal Herriko gizonezkoen 600 kiloko kategoriako finala

by | 2022/02/14

Argazkiak: egursport.com

Beti Gazteko gizonezkoen sokatira taldeak aurtengo Euskal Herriko hirugarren txapela irabazi du

 

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan gizonezkoen 600 kiloko kategoriako finala zein emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zituzten pasa den larunbatean, otsailaren 12an, 17:00etan hasita Pobesen (Araba).

680 eta 640 kiloko kategorian txapeldun izan ondoren, 600 kilokoan ere txapeldun suertatu da,  Lesakako Beti Gazte taldea, Amaiur, Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Abadiño A eta Abadiño B taldeekin batera jokaturiko finalean nagusitu eta gero. Lesakarrek tiraldi guztiak irabazita eskuratu zuten lehenengo postua, jarraian Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak, Goiherri eta Amaiur sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.

Beti Gazteko zortzikote txapeldunean Karmelo Mitxelena, Oskar Telletxea, Unai Gurrutxaga, Guy Larralde (Ezpeleta), Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugara eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Paskual Taberna entrenatzaile eta Julen Palenzuela laguntzaile zutela.

Emakumeek 500 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia ere jokatu zuten Pobesen eta bertan erabaki zen otsailaren 26an Laukizen jokatuko den finalerako seikotea. Lehen jardunaldian bezala, Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan. Lesakako taldearekin batera, Amaiur, Gaztedi, Ibarra, Badaiotz eta Txantreako taldeek ere eskuratu zuten finalerako txartela.

Bigarren jardunaldiko sailkapena honela gelditu zen:

Beti Gazte, 10 puntu

Gaztedi, 9 puntu

Ibarra, 8 puntu

Badaiotz, 7 puntu

Txantrea, 6 puntu

Amaiur, 5 puntu

Abadiño A, 4 puntu

Abadiño B, 3 puntu

Berriozar, 2 puntu

Antsoain, 1 puntu

Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia

-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.

-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.

Sokatira jardunaldia Berriozarren

Sokatira jardunaldia Berriozarren

560 kilotan gizonezkoak neurtu ziren egun bakarrera eta 500 kilotan emakumezkoek txapelketako azken jardunaldia izan zuten