HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gaztek irabazi du Euskal Herriko gizonezkoen 600 kiloko kategoriako finala
Beti Gazteko gizonezkoen sokatira taldeak aurtengo Euskal Herriko hirugarren txapela irabazi du
Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan gizonezkoen 600 kiloko kategoriako finala zein emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zituzten pasa den larunbatean, otsailaren 12an, 17:00etan hasita Pobesen (Araba).
680 eta 640 kiloko kategorian txapeldun izan ondoren, 600 kilokoan ere txapeldun suertatu da, Lesakako Beti Gazte taldea, Amaiur, Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Berriozar, Abadiño A eta Abadiño B taldeekin batera jokaturiko finalean nagusitu eta gero. Lesakarrek tiraldi guztiak irabazita eskuratu zuten lehenengo postua, jarraian Gaztedi, Ibarra, Ñapurrak, Goiherri eta Amaiur sailkatu zirelarik, hurrenez hurren.
Beti Gazteko zortzikote txapeldunean Karmelo Mitxelena, Oskar Telletxea, Unai Gurrutxaga, Guy Larralde (Ezpeleta), Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugara eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Paskual Taberna entrenatzaile eta Julen Palenzuela laguntzaile zutela.
Emakumeek 500 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia ere jokatu zuten Pobesen eta bertan erabaki zen otsailaren 26an Laukizen jokatuko den finalerako seikotea. Lehen jardunaldian bezala, Beti Gazte nagusitu zen tiraldi guztietan. Lesakako taldearekin batera, Amaiur, Gaztedi, Ibarra, Badaiotz eta Txantreako taldeek ere eskuratu zuten finalerako txartela.
Bigarren jardunaldiko sailkapena honela gelditu zen:
Beti Gazte, 10 puntu
Gaztedi, 9 puntu
Ibarra, 8 puntu
Badaiotz, 7 puntu
Txantrea, 6 puntu
Amaiur, 5 puntu
Abadiño A, 4 puntu
Abadiño B, 3 puntu
Berriozar, 2 puntu
Antsoain, 1 puntu
Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia
-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.
-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan
Goiherri A taldeak irabazi du Euskadiko lur gaineko Txapelketa, 600 kilotan
Goiherri A talde erandiotarrak jantzi du txapela, tiraldi erabakigarrian Laukizko Gaztediri 2-0 irabazi ondoren