HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gaztek irabazi ditu 4×4 sokatira lehiaketako azken bi txapelak
Argazkiak: Egursport
Covid19 gaitzak eragindako pandemiak sorturiko egoeraren ondorioz lehiaketa guztiak bertan behera utzi eta gero, hainbeste hilabete pasa ondoren berriz ere lehian hasi dira tiralariak.
Otsailean Irlandan Munduko txapelketan parte hartu zutenetik lehiatu gabe zeuden sokatiran aritzen diren kirolari gehienak baina azkenean, pixkanaka bada ere hasi dira berriro martxan jartzen, Euskal Herriko 4×4 sokatira Txapelketa abiapuntua izan delarik.
Kontutan izan behar da aurtengo Euskal Herriko 4×4 sokatira txapelketa ohikoa baino laburragoa izango dela eta soilik bi jardunaldi egingo direla, biak ala biak Getxon.
Pasa den azaroaren 28an, Euskal Herriko 4×4 sokatira txapelketako lehen txapelak erabaki ziren Getxoko Fadura pilotalekuan. Gizonezkoen lehian, Beti Gaztek eraman zuen txapela etxera, eta emakumezkoen norgehiagokan aldiz, Ibarra nagusitu zen.
Bigarren eta azkeneko jardunaldia larunbat honetan, abenduak 19, jokatu zuten, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Emakumeak 240 kiloko kategorian aritu ziren (Beti Gazte, Txantrea, Ibarra, Antsoain eta Berriozar) eta gizonezkoak, aldiz, 300 kilotan lehiatu ziren goma gainean: Beti Gazte, Txantrea, Ibarra, Antsoain eta Berriozar taldeak hain zuzen ere.
Gizonezkoek buruturiko lehiaketan, Beti Gaztek eraman zuen txapela etxera, guztira 12 puntu erdietsita. Bigarren Ibarra izan zen 9 punturekin, hirugarren Berriozar 6 punturekin, Txantrea laugarren 3 puntu pilatuta eta laugarren postuan Antsoain sailkatu zen punturik lortu gabe.
Emakumezkoen norgehiagokan ere Beti Gazte atera zen garaile, 12 puntu lortuta. Bigarren Ibarra izan zen 7 punturekin, hirugarren Antsoain 7 punturekin ere, laugarren postuan Berriozar geratu zen puntu bakarra erdietsita eta beste horrenbeste puntu pilatuta Txantrea bosgarrena izan zen.
Beti Gazte eta Ibarra nagusi lehen jardunaldian
Lesakarrak, emakumezkon 240 kilokoan, eta Ibarra, gizonezkoen 320 kilokoan
Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa
Igandean Artziniegan hasi, eta abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira
Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan
Iker Vicente Otsagabiako aizkolaria suertatu da txapeldun lehenengo aldiz Gasteizen jokatu den Euskal Herriko aizkolari txapelketan.