HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gaztek, bostik bost
Gizonezkoen 600 kiloko Euskal Herriko sokatira txapela jokoan izan zen pasa den larunbatean Getxon, bertan Beti Gazte, Txantrea, Berriozar eta Ibarrako zortzikoteak aritu zirelarik goma gainean lehian.
Martxoan Getxon (Bizkaia) jokatzen ari den Euskal Herriko sokatira txapelketaren barruan, gizonezkoen 600 kiloko txapelketa lehiatu zen martxoaren 20an, larunbatean 17:00etan hasita.
Ordura arte jokatutako lau txapelak (gizonezkoak 680 eta 640 kilotan eta emakumezkoan 540 eta 500 kilotan) jantziak zituen Beti Gaztek eta larunbatean garaipen boladari segida eman zioten lesakarrek.
Gauzak horrela, jokatutako bost txapelak eraman dituzte etxera Beti Gaztekoek, eta orain arte bezala, tiraldi bakar bat ere galdu gabe irabaztea lortu zuten larunbatean. Bigarren Ibarra izan zen, lesakarren kontra galdu eta gainerakoak irabazita. Podioko hirugarren posturako lehia estua egon zen baina azkenean Txantrea nagusitu zitzaion Berriozarri.
Beti Gazteko zortzikote txapeldunean Joxe Angel Mitxelena, Mikel Apeztegia, Oskar Telletxea, Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Iñigo Altzugarai, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea aritu ziren, Unai Gurrutxaga erakusle eta Ander Mitxelena laguntzaile zutela.
Sailkapena:
- Beti Gazte 9 puntu
2. Ibarra 6 puntu
3. Txantrea 1 puntu
4. Berriozar 1 puntu
Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa
Iragan larunbatean jokatutakoaren ondoren, asteburu bakarra faltako zaio Euskal Herriko sokatira txapelketari.
Martxoaren 27an txapelketa mistoa jokatuko dute 580 kiloko kategorian, bertan Txantrea, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain eta Ibarra arituko direlarik nor baino nor gehiago txapela eskuratzeko asmoz.
Eta martxoaren 28an azkenik, gizonezkoen 560 kiloko txapelketaren txanda izango da, Txantrea, Beti Gazte eta Antsoain neurtuko direlarik.
Txapelketako egutegia:
Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo
Herri kirol jaialdia Zigoitian
Urrezko Aizkolari Kopako azken jardunaldia, Aizkolari gazteen binakako txapelketako finalerdia eta emakumezkoen trontza ekitaldia jokatu ziren
Aimar Irigoien nagusitu da Harri Handien Txapelketan
Irigoien nagusitu zen 8.100 kilo altxatuta. Bigarren, Eizmendi sailkatu zen, 7.500 kilo jasota, eta hirugarren Goenatxo III.a, 5.350 kilorekin
Beti Gaztek irabazi ditu 4×4 sokatira lehiaketako azken bi txapelak
Lesakarrak nagusitu dira, gizonezkoen 320 kiloko kategorian zein emakumezkoen 260 kilokoan