HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Beti Gazte talde lesakarraren garaipen boladak ez du etenik
Asteburu honetan eman zaio hasiera Goma Gaineko Euskal Herriko Sokatira txapelketari
Beste hainbat kiroletan bezala, sokatiran ere COVID-19 gaitzak eragindako egoerara egokitu behar izan dituzte lehiaketak eta aurtengoa inoizko motzena izango da, pisu bakoitzeko kategoriari dagokion txapelketa egun bakarrean jokatuko delarik.
Martxoan zehar jokatuko dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita. Jardunaldi guztiak Getxon, FADURAKO 1. Frontoian egingo dira, ateak itxita, ikuslerik gabe eta osasun neurri guztiak zorrotz beteta.
Esan bezala, larunbat honetan, martxoak 6, arratsaldeko 17:00etan lehiatu zen aurreneko jardunaldia, emakumezkoak 540 kilotan eta gizonezkoak 680 kilotan aritu zirelarik:
–540 kilotan, hiru talde aritu ziren: BADAIOTZ (Araba), BETI-GAZTE (Nafarroa) eta IBARRA (Gipuzkoa). Beti Gazte izan zen garailea guztira 6 puntu batuta, atzetik Ibarra (1 puntu) eta Badaiotz (1 puntu) sailkatu zirelarik.
–680 kilotan ere Beti Gaztek jantzi zuen txapela 3 puntu erdietsita, Ibarra punturik bildu gabe geratu zelarik.
Hurrengo egunean, martxoaren 7an, goizeko 11:30etan, txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen, non gizonezkoak 640 kilotan aritu ziren. Hemen ere lesakarrak nagusitu ziren 6 puntu lortuta, atzetik Ibarra (3 punturekin), eta Txantrea (punturik bildu gabe) sailkatu zirelarik.
Joan den urtean, zazpi txapeletatik bost lortu zituzten Beti Gazteko lesakarrek Euskal Herriko txapelketan eta gainera aurtengo Nafarroako txapel guztiak irabazi berritan aurkeztu dira Euskal Herriko Txapelketara.
Txapelketaren hurrengo jardunaldia martxoaren 13an izango da, emakumezkoak 500 kilo kategorian arituko direlarik: Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz, Berriozar, Antsoain eta Ibarra.
Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketako egutegia:
Martxoak 6, Larunbata, 540 emakumezkoak + 680 kilo
Martxoak 7, Igandea,640 kilo
Martxoak 13,Larunbata, 500 kilo emakumezkoak
Martxoak 20,Larunbata,600 kilo
Martxoak 27,Larunbata, 580 kilo mistoa
Martxoak 28, Igandea, 560 kilo
Egur Sport Txapelketen jardunaldia Larraulen
Aizkoran, Mugertzak Saralegiri irabazi zion. Harrian, Peña Eizmendiri gailendu zitzaion eta Karmele Gisasolak 48 altxaldi egin zituen
Herri kirol txapelketen bigarren jardunaldia, larunbatean Larraulen
Aizkoran, Mugertza II Saralegiren kontra, eta harrian Peña-Eizmendi lehia eta Karmele Gisasola banakako lanean
Bertan behera geratu dira Euskal Herriko aizkolaritza txapelketak
Iaz Iker Vicentek maila nagusian lorturiko txapela ez da jokoan izango beraz