HERRI KIROLAK/AIZKORA
Beti Gazte eta Gaztedi irabazle, bigarren jardunaldian
Argazkia: erran.eus
Euskal Herriko goma gaineko 4×4 sokatira txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Laukizen (Bizkaia).
Emakumezkoak 240 kilotan
Laukizen 240 kilotan Beti-Gazte izan zen onena. Ondoren Ibarra, Antsoain, Gaztedi eta Bizindar sailkatu ziren.
Gizonezkoak 320 kilotan
Gizonezkoen 320 kilotan, Gaztedi izan zen aurrena, eta segidan sailkatu ziren Beti-Gazte, Ibarra B, Ñapurrak, Ibarra A, Txantrea, Berriozar eta Bizindar.
Artziniegako puntuazioa
Lehen jardunaldian, 240 kiloko emakumeen kategorian irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar.
Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin, Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.
Euskal Herriko goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketako lehen saioa Artziniegan jokatu zen azaroaren 10ean, Laukizen larunbatean eta kategoria hauetako azken jardunaldia heldu den larunbatean jokatuko da, Ibarran. Txapelketa abenduaren 21ean amaituko da. Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira.
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa, Ozetan
Ozetan 300 kilotan aritu ziren gizonezkoak eta 260tan emakumezkoak
Beti Gazte nagusi, lauko goma gaineko sokatiran
Lesakarrak nagusitu dira Euskal Herriko Txapelketan, emakumezkoetan zein gizonezkoetan
Iker Vicente txapeldun, Nafarroako Aizkolari Txapelketan
23 urterekin bosgarrenez jantzi du Nafarroako txapela